Aldundiak 12.750 Kultur Txartel jarriko ditu gaur salgai
2016-12-12 08:23 KultureaBBKren zerbitzu anitzeko kutxazainetan erosi daitekez urtarrilaren 28ra arte, eta urtarrilaren 31ra arte erabili ahal izango dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak, CECOBI eta Kutxabankegaz lankidetzan, Bizkaiko Kultur Txartela (BKT) programearen beste edizino bat jarriko dau abian abenduaren 12an, astelehenean. Ekimenak euskarri desbardinetan kultura produktuen konsumoa sustatzea dau helburu. Egun horretatik aurrera eta urtarrilaren 28ra arte, 12.750 kultura bonu erosi ahal izango dira. Hain zuzen be, BBKren zerbitzu anitzeko kutxazainetan edo antzeko beste toki batzuetan eskuratu ahal izango dira. Txartel bategaz kategoria bakotxeko sei BKT eskuratu ahal izango dira, urtarrilaren 31ra arte erabili ahal izateko.
Hiru dira bonuen kategoriak:
· A muetea: 32 eurokoa da eta edozein kultura produktu erosteko erabili ahal izango da (B edo C muetako BKTegaz eros daitekezan produktu eta zerbitzuetan salbu).
· B muetea: 28 euroko prezioa dauka eta zuzeneko kultura ikuskizunetarako (zinema, antzerkia, musika-kontzertuak…) sarrerak erosteko erabili ahal izango da, gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntza batean badira. Ganera, museotara sartzeko be balioko dau.
· D muetea: 24 euroko prezioa dauka eta euskerazko kultura produktuetarako eta euskerazko zuzeneko kultura ikuskizunetarako (zinema, antzerkia, musika-kontzertuak...) sarrerak erosteko balioko dau, euskeraz egiten badira.
Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera eta Kultura Sailak finantzauko dau BKT bakotxaren prezioaren eta erosketa-balioaren arteko aldea.
Bonu guztiek 40 euroko balioa dabe kultura produktuak edo museo eta zuzeneko ikuskizunetarako sarrerak nahiz kanpaina honetara atxikitako establezimenduen sareko bestelako kultura ekitaldietarako sarrerak erosteko, kanpainea aktibo dagoan bitartean.
Programa honetara atxikitako Bizkaiko merkataritza-establezimenduetako kultura produktuok erosteko ordainketa-modu legez erabiliko dira BKTak:
- Liburuak, ikasteko liburuak eta arlo profesionaletakoak izan ezik.
- Musikea, edozein euskarritan (CD, biniloa, DVDa, zuzeneko musika-kontzertuetarako sarrerak).
- Zinemea (DVD eta beste euskarri batzuk; zinema-aretoetarako sarrerak).
- Bizkaian egiten diran zuzeneko eszena-ikuskizunak (musikea, jantzea, antzerkia...).
- Bizkaiko museoetarako sarrerak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!