Bob Dylan, 2016ko Literaturako Nobel sariduna

Bizkaie! 2016-10-13 13:14   Kulturea

Kantagintza amerikarraren tradizinoaren barruan, poesia adierazpide barriak sortzeagaitik emon deutsie saria Bob Dylan musikariari.

Suediako Akademiako idazlari Sara Daniuesek emon dau oraintsu ebatziaren barri: Robert Allen Zimmerman, Bob Dylan abeslari mitikoa da aurtengo Literaturako Nobel sariduna, kantagintza amerikarraren tradizinoaren barruan, poesia adierazpide barriak sortzeagaitik.

XX. mendeko eta XXI. mende hasierako musika herrikoiaren izar handienetakoa oso ezagun egin zan 60ko hamarkadan, Blowin' in the Wind eta A Hard Rain's a-Gonna Fall lako kantuakaz. Musika herrikoia, folka eta rocka be landu zituan musikari eta kantugileak 40 disko baino gehiago argitaratu ditu, lehenengoa 1962an, Bob Dylan izenburukoa eta azkena, aurten, Fallen Angels.



Aurreko urteetako irabazlei jagokenez, igaz Svetlana Aleksievitx, idazle eta kazetari bieloerrusiarra izan zan Literaturako Nobel sariduna; 2014an, Patrick Modiano; 2013an, Alice Ann Munro; 2012an, Mo Yan txinatarra; 2011n, Tomas Tranströmer suediarra ; 2010ean, Mario Vargas Llosa; 2009an, Herta Müller; 2008an, Jean-Marie Gustave Le Clézio; eta 2007an, Doris Lessing.

Ali Ahmad Said Esber, Adonis siriarra, Ngugi wa Thiongo kenyarra, Philip Roth estadubatuarra eta Haruki Murakami japoniarra izan dira aurtengo Literaturako Nobel Saria irabazteko hautagaiak baina ezustean, Suediako Akademiak jakinarazo barri dau Bob Dylan aukeratu dabela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu