Sustrai Colina da Xilabako txapelduna

Bizkaie! 2016-11-14 08:17   Bertsolaritzea

Baionan jokatutako finalean, urruñarrak Amets Arzallusegaz jokatu eban buruz burukoa. Orain dala urte biko edizinoan legez, Xilabako irabazlea da Sustrai Colina.

Panpili Trekuk jantzi deutso txapela Sustrai Colinari (argazkiak: Bertsularien Lagunak) | Ikusi handiago | Argazki originala

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako bertsolaririk onenak batzen dituan txapelketea azken saiora heldu zan zapatuan. Baionako Lauga kiroldegian 1.600 zale inguru batu ziran finala ikusteko. Oholtzan, sei bertsolari: Miren Artetxe, Odei Barroso, Maddalen Arzallus, Sustrai Colina, Xumai Murua eta Euskal Herriko txapelduna, Amets Arzallus. Joana Itzaina izan zan gai-jartzaile.

Hasikerako agurren ostean hasi ziran ariketa puntuagarriak eta hor sei bertsolariek bota zituen ale politak. Buruz burukora bi baino ezin dira pasau, baina. Faborito nagusi biak, Sustrai Colina eta Amets Arzallus heldu ziran behin betiko fase horretara. Azkenean, Colinak 1.008 puntu lortu zituan eta Arzallusek, 998.

Aurtengo finalean Mattin Treku zana gogoan hartu dabe. Urrian bete ziran ehun urte Ahetzeko bertsolaria jaio zala. Haren seme Panpili Trekuk jantzi eutsan txapela Sustrai Colinari. Bestetik, bertsokera dotoreenaren saria, Aitor Renteriaren omenez emoten dana, Odei Barrosok irabazi eban.

Finaleko sailkapena hauxe da:

1. Sustrai Colina, 1.008 puntu.

2. Amets Arzallus, 998 puntu.

3. Maddalen Arzallus, 581 puntu.

4. Odei Barroso, 576,5 puntu.

5. Miren Artetxe, 571 puntu.

6. Xumai Murua, 537,5 puntu.

Finaleko lehenengo bost sailkatuek 2017ko Euskal Herriko Txapelketa Nagusirako txartela eskuratu dabe.

Sei finalistak eta, erdian, Panpili Treku

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu