Getxoko XV. Komiki Azokea: Zemendiaren 18tik 20ra
2016-11-07 13:55 KultureaGetxoko XV. Komiki Azokea Areetako Geltokia plazako karpan izango da ondoko ordutegian: 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara (domekan 20:00etara arte). Sarrerea, barriz, 1,50 euroan egongo da salgai.
Hiru liburu labur idatzi ditu Irati Jimenezek, bakotxa kontzeptu baten oinarrituta
2016-11-07 13:00 KultureaTxalaparta argitaletxeagaz plazaratu dau lan hirukotxa idazle bizkaitarrak. Odola, Gatza eta Muxua dira izenburuak.
Amaia Gracia Azquetaren erakusketea, Bilboko Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan
2016-11-07 11:09 KultureaUrtarrilaren 8ra arte egongo dira Rekalde Aretoan Gracia Azquetaren obrak. Barriek 2016 programearen barruko erakusketea da.
Euskerea ikasten dabizen helduentzako tailerrak izango dira Durangoko Azokan lehenengo aldiz
2016-11-07 10:23 KultureaIkastaro zein tailerretan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena emotea ikasleak@durangokoazoka.eus e-posta erabilita, zemendiaren 15a baino lehen.
Oihana Bartra: 'Edozeinentzat zabalik egongo dan eredua nahi dogu'
2016-11-07 09:27 BarriketanBiba kulturguneko bultzatzailea
Nerea Ibarzabalek irabazi dau Bizkaiko txapelketako azken kanporaketea
2016-11-07 08:42 BertsolaritzeaZaldibarko saioko puntuazinoakaz, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan kantauko daben bertsolariak nortzuk izango diran jakin da.
Astegoienean saioak irabazita, Iker Agirre eta Rikardo Gonzalez de Durana be 2017ko Arabako Txapelketan sartu dira
2016-11-07 08:26 BertsolaritzeaUrtarrilean hasiko dan 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketako bertsolari zerrendea zehaztuta geratu da; 18 bertsolarik kantauko dabe: 2015ko 5 finalista eta kanporaketetan sailkatutako 13 bertsolari.
Bizkaian .eus domeinua indartzeko deia egin dabe Foru Aldundiak eta Eudelek
2016-11-04 11:21 Euskerea berbagaiUrtebetean, % 27 hazi da .eus domeinua Bizkaian. Interneten euskereari bidea zabaltzeko tresna indartsua da .eus, kanpainearen bultzatzaileek dinoenez.
'Que Dios nos perdone'
2016-11-04 11:09 Zinema kritikakGeneroko filmak gustuko dituanak gozauko dau tensino handiko thriller baltz honegaz. Oso gidoi landu bat dauka, Donostiako Zinemaldian saria eroan ebana.
Robert Treviño izango da Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari titular barria
2016-11-04 09:53 Musikea2020ra arte izango da estadubatuarra Euskadiko Orkestra Sinfonikoko, EOSeko, zuzendari titularra. Jun Märkl-en lekukoa hartuko dau Treviñok.
Bono Denda eta Kultura Bonoaren kanpainak aurkeztu ditue
2016-11-04 09:31 KultureaGaur, zemendiak 4, 20.000 Bono Denda jarriko dira salgai 40 euroko prezioan. Bono horreek 50 euro gastetako aukerea emoten dabe kanpaineari atxikita dagozan dendetatik edozeinetan.
Baraiazarrari kendu egin deutsie Itzulpen Onenaren Espainiako Saria
2016-11-04 08:30 KultureaSanta Teresa Jesusenaren testuak gaztelaniaz zirala konturatu ez, eta hasieran emon deutsien saria gero ezeztatu egin dau Kultura Ministerioak.
Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzainak irabazi dau 2015eko Itzulpen Onenari emoten jakon Espainiako Sari Nazionala
2016-11-03 16:05 KultureaSanta Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskeratu ditu meñakarrak, aurtengo martian jendaurrean aurkeztu ziranak.
Getxoko XI. Punta Galea Challenge txapelketeak surfeko munduko elitea ekarriko dau herrira
2016-11-03 13:58 KultureaXI. Punta Galea Challenge-a nazinoarteko telebistetan eta Internet bitartez zuzenean eskainiko da. Azken txapelketea 5 miloe lagun baino gehiagok jarraitu eben telebista bidez eta 1,8 miloek streaming bidez.
Abesti asko baina zehatzak dakarz Zea Maysek 'Harro' disko barrian
2016-11-03 13:45 MusikeaDatorren urtean 20 urte beteko ditu Bilboko laukoteak eta orain arte egindakoaz eta bidean topau dituen laguntzaileakaz harro dagozalako ipini deutsie izen hori diskoari.
Zirku garaikideko ikuskizunak ikertzeko eta sortzeko lehenengo deialdiak 121 proposamen jaso ditu
2016-11-03 13:05 KultureaProposamenetako bi, bertoko Shakti Olaizola artisteak eta Dikothomia konpainiak aurkeztutakoak dira.
Hemen dira VII. Letrak eta futbola jardunaldiak
2016-11-03 12:16 KultureaVII. Letrak eta futbola, literaturea eta futbola buztartzen dituan urteroko hitzordua, aurten zemendiaren 7 eta 12 bitartean San Mamesen egingo da.
Etxepare Institutuaren Euskera eta Euskal Kultura irakurletzea Habanan, Joseba Sarrionandia gidari dala
2016-11-03 08:32 KultureaKubako La Habanako Unibersidadeagaz akordioa egin dau Etxepare Euskal Institutuak irakurletza barria sortzeko. Zemendiaren 22an hasiko da martxan.
Historiaurreko eta gaur egungo artea, aurrez aurre Bilboko Rekalde aretoan
2016-11-03 08:06 KultureaTeknologia barriei esker, bisitariek kobazuloetako artea ikusi ahal izango dabe eta gaur egungo sormenagaz esperimentau. K.o. 2016, Paleolitoa erakusketea urtarrilaren 29ra arte egongo da Bilbon.
Zemendiaren 18tik 25era bitartean egingo da Zinebi jaialdiaren 58. edizinoa
2016-11-02 13:20 ZinemeaFilm laburren eta dokumentalen Bilboko jaialdiak, Zinebik, lehenengo lan luzea zuzendu daben sortzaileentzako saila estreinauko dau aurten.












Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra