Astegoienean saioak irabazita, Iker Agirre eta Rikardo Gonzalez de Durana be 2017ko Arabako Txapelketan sartu dira

Bizkaie! 2016-11-07 08:26   Bertsolaritzea

Urtarrilean hasiko dan 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketako bertsolari zerrendea zehaztuta geratu da; 18 bertsolarik kantauko dabe: 2015ko 5 finalista eta kanporaketetan sailkatutako 13 bertsolari.

Rikardo Gonzalez de Durana bertsotan | Ikusi handiago | Argazki originala

Pasa dan barikuan, Izarran jokatutako 3. kanporaketan, Iker Agirre, Xabier Antia, Unai Gomez, Alberto Martinez Beito, Irati Ruiz de Pinedo eta Ander Solozabal Lehiatu ziran eta epaileen ebatziz, Iker Agirre izan zan zuzenean sailkatzea lortu ebana.



Zapatuan, barriz, Araian jokatu zan 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketan sailkatzeko laugarren eta azkeneko kanporaketea. Nieves del Alamo aurkezle, 6 bertsolarik kantau eben eta holan geratu zan saioko sailkapena:

166 Rikardo Gonzalez de Durana,
161 Peru Abarrategi,
160,5 Izar Mendiguren,
154,5 Jagoba Apaolaza,
143,5 Oier Arbina,
95,5 Jon Sanchez

Azken kanporaketea izanik, Araiako saioak zarratu dau sailkapena eta erabagita geratu da nortzuk kantauko daben 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketan:

2015eko 5 finalistak:

Manex Agirre (Aramaio) + Iñaki Viñaspre (Abetxuko) + Oihane Perea (Gasteiz) + Xabi Igoa (Aramaio) + Zigor Enbeita (Abornikano).


Eta kanporaketetan sailkatutako ondorengo 13 honeek:

1. Asier Otamendi (Gasteiz)                   193 puntu (1. kanporaketraren irabazlea).
2. Andere Arriolabengoa (Aramaio)         176,5 puntu (2. kanporaketaren irabazlea).
3. Iker Agirre (Aramaio)                        146,5 puntu (3. kanporaketaren irabazlea).
4. Rikardo Gz. de Durana (Oreitia)         166 puntu (4. kanporaketearen irabazlea).
5. Paula Amilburu (Aramaio)                 163,5 puntu
6. Serapio Lopez (Baranbio)                  162,5 puntu
7. Peru Abarrategi (Aramaio)                 161 puntu
8. Izar Mendiguren (Laudio)                  160,5 puntu
9. Jagoba Apaolaza (Gasteiz)                154,5 puntu
10. Felipe Zelaieta (Gasteiz)                 153,5 puntu
11. Ander Solozabal (Gasteiz)               146 puntu
12. Asier Rubio (Luiaondo)                    145 puntu
13. Jon Ruiz de Pinedo (Zalduondo)       144,5 puntu

Danetara, 18 bertsolari izango dira. 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketea urtarrilaren 21ean aurkeztuko da, eta finala apirilaren 1ean jokatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu