'Que Dios nos perdone'
2016-11-04 11:09 Zinema kritikakGeneroko filmak gustuko dituanak gozauko dau tensino handiko thriller baltz honegaz. Oso gidoi landu bat dauka, Donostiako Zinemaldian saria eroan ebana.
- Zuzendaria: Rodrigo Sorogoyen.
- Gidoilariak: Rodrigo Sorogoyen eta Isabel Peña.
- Aktoreak: Antonio de la Torre, Roberto Álamo, Javier Pereira, Luis Zahera, José Luis García Pérez, Mónica López, María Ballesteros, Rocío Muñoz-Cobo, Josean Bengoetxea.
- Produktora: Tornasol Films / Atresmedia Cine / Mistery Producciones AIE / Hernández eta Fernández P.C.
- Generoa: Thriller | Poliziakoa.
- Balorazinoa: 4/5
Generoko filmak gustuko dituanak gozauko dau tensino handiko thriller baltz honegaz. Oso gidoi landu bat dauka (Donostiako Zinemaldian saria eroan ebana) eta aurrean aktore bikain biren lana (Roberto del Álamorena, batez be, oso ondo idatzita dagoan Alfaro inspektorearen papelean).
Nahiz eta ez kontau ezer barririk (serieko hiltzaile baten atzean dabilzan polizia bi dagoz tartean eta ikerketa-istorioa da izatez), erabilten dauen tono errealisteak mesede egiten deutso filmari.
Pelikula honetan ez dagoz onak eta gaiztoak, polizia protagonistek alde ilun narbarmenak ditue-eta. Azken finean, filmaren mezua da da gizarte honetan indarkeria eta bortxakeria edonon dagozala; eta indarkeriaren atzean dagoana gizon askok alkarren arteko hartu-emonetarako dituen zailtasunak dirala.
Madrilen kokatuta, 2011ko uda sargoritsuan, 15-M mobimentua eta Aita Santuaren bisitea atzean ikusten dirala, atmosfera berezia eta itogarria erakusten dau. Ez jakoz falta akzinoko sekuentzia batzuk, baina nahikoak eta beharrezkoak, horreek gehiegi erabili barik, ez beste generoko film askotan gertatzen dan legez.
Oro har, oso film gomendagarria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!