Busturialdea be finalaurrekoetarako sailkatu da BBK sariketan

Bizkaie! 2015-03-16 16:22   Bertsolaritzea

Bertsolari gazteen BBK sariketaren hirugarren eta azken kanporaketea jokatu dabe gaur Busturialdeko eta Durangaldeko taldeek Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutuan. Puntuetan alde gitxigaz, Busturialdeko taldea izan da irabazlea.

Rikardo Arregi XXVII. Kazetaritza Sariaren deialdia zabalik dago

Bizkaie! 2015-03-16 14:04   Euskerea berbagai

Maiatzaren 12ra arte zabalik egongo da Rikardo Arregi XXVII. Kazetaritza Sarian parte hartzeko epea. 2014ko maiatzaren 7tik 2015eko maiatzaren 6ra bitartean euskeraz argitaratutako kazetaritza lanak aurkeztu daitekez. Andoaingo Udalak antolatzen du urtero sariketea, Eusko Jaurlaritzearen diru laguntzea eta babesagaz.

Antonio Soler eta Jon Bilbao protagonista 'Eztabaidak literatureagaz' ekimenean

Bizkaie! 2015-03-16 13:54   Kulturea

Eztabaidak literatureagaz ekimenak, bere eleberriakaitik ezaguna dan Antonio Soler eta ipuinakaitik ezaguna dan Jon Bilbao idazleak batuko ditu. Bertan, genero bien arteko distantzia finkatzen daben ezaugarrien ganean berba egingo dabe: kontakizunaren luzerea, egituraketea, erritmoa, gaia…

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bermeok Nestor Basterretxea omenduko dau martiaren 21ean

Bizkaie! 2015-03-16 11:34   kulturbiz

Omenaldia Bermeoko Kasinoko areto nagusian izango da, eguerdiko 12:00etan. Ekitaldi berezia izango dala azaldu dabe, Bermeoko herritar eta talde askok parte hartuko dabelako, besteak beste, txistulariek, txalapartariek, gaiteroek, jantzariek, Bermeoko Abesbatzak eta Izaro Abesbatzak. Herriak Nestor Basterretxeari egingo deutson omenaldia izango da, asko izan baitira omenaldi hau egiteko interesa agertu daben herritarrak eta alkarteak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Asier Amondo: 'Korrika amaituta, martiaren 30ean, euskahalduntzen segidu nahi dogu'

Nagore Ferreira Zamalloa 2015-03-16 10:54   Barriketan

Korrika 19ko koordinatzailea

Osasun arazo bat tarteko, Nanga Parbateko tontorra zapaldu barik etxera Alex Txikon eta sokakideak

Bizkaie! 2015-03-16 10:04

Azkenean ezinezkoa izan da. Emoten eban dana alde egoala tontorrera heltzeko baina bezperan 8.000 metro ingurura heldu ostean, bigarren ekinaldirako prest egozanean, Alex Txikon, Daniele Nardi eta Ali ‘Sadpara’ arrapaladan abiatu dira 4. kanpalekutik (7.200m) beheruntz; alturako gatxaren agiriko sintoma larriak izan ditualako eskalatzaile pakistandarrak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Eneko Lazkozek irabazi dau Burlatako finalaurrekoa eta finaleko zortzikotea erabagita geratu da

Bizkaie! 2015-03-16 09:32   Bertsolaritzea

Burlatako saioaren ostean, erabagita gelditu da martiaren 28an Elizondon jokatuko dan finaleko zortzikotea: Julio Soto, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes Itturri, Eneko Fernandez, Oskar Estanga eta Julen Zelaieta.

Ibon Sarasola euskaltzaina omendu dabe gaur Donostian

Bizkaie! 2015-03-13 14:51   sariak-autortzak

EHUko irakasle eta euskaltzain oso Ibon Sarasolari omenaldia egin deutsie gaur lagunek eta irakaskideek, EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroko Antonio Beristain aretoan. Ekitaldia 11:00etan hasi da, eta han izan ditu alboan, besteak beste, Pello Salaburu, Miren Azkarate, Blanca Urgell eta Josu Landa.

Aguxtin Alkhatek 'Haizeen meneko' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2015-03-13 14:27   Musikea

Bigarren diskoa dau Haizeen meneko (Elkar) Aguxtin Alkhatek, eta Elkar estudioko Sesioetan parte hartu ostean atera dau. Hamar kanta sortu ditu Heletako musikariak, folka eta rocka nahastauz. Martiaren 14an aurkeztuko dau zuzenean, Aiziritzeko plazan, 21:00etan; eta, 19an, Baigorrin.

Arteak eta erosketek bat egingo dabe Bilbon bagilean

Dabi Piedra 2015-03-13 14:09   kulturbiz

Arteshop ekimenaren bosgarren ekitaldia egingo dabe Bizkaiko uriburuan. Arte Ederretako ikasleek euren lanak ipiniko ditue Bilboko 75 dendatan, EHU, Bilbao Ekintza eta Bilbao Arte Fundazinoaren eskutik. Ganera, ibilaldi gidatuak egongo dira herritarrentzat. Uria merkataritza arloan erreferente bihurtzea eta kulturearen aldeko apustua egitea dira Arteshopen asmoak.

Orientazino akats batek eraginda, 8.000 metrotik 4. kanpalekura bueltan joan dira Alex Txikon eta sokakideak

Bizkaie! 2015-03-13 13:09

Momentu honetan 4. kanpalekuan (7.200 m.), denda barruan deskantsetan dagoz eta bihar beste saiakera bat egin nahi dabe. Aurreikuspen meteorologikoa ona izango ei da bihar be: eguzkitsua eta haizerik bakoa. Bihar egingo dabe beste ekinaldi bat.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Kimsooja artista korearraren 'Hariaren ibilbideak' bideoinstalazinoa, Guggenheim museoan

Bizkaie! 2015-03-13 11:52   Kulturea

Garagarrilaren 5era arte,  Kimsoojaren Hariaren ibilbideak (Thread Routes) lana ikusgai egongo da Bilboko Guggenheim museoan,  Film & Video aretoan. 16 mm formatuan egindako hainbat filmek osotzen dabe bideoinstalazinoa, munduan zehar ehungintzearen jarduerea erakusten dabe.

Txistulari Egunaren 60. urteurrena ospatuko da Durangon

Bizkaie! 2015-03-13 09:55   Musikea

Aurten, Jaizale-Durangaldeko Txistulari Alkarteak Durango aukeratu dau egun hori ospatzeko eta 60. urteurrena danez, hiru egunetan ospatzea erabagi dabe, barikuan hasi eta domekara bitartean, hain zuzen.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alex Txikon 4. kanpalekura (7.200 m.) heldu da, eta bertatik abiatuko da tontorrerantz goizaldean

Bizkaie! 2015-03-12 17:19

Tontorretik gero eta hurrago dagoz Alex Txikon, Ali ‘Sadpara’ eta Daniele Nardi, 900 metroko desnibela baino ez dago Nanga Parbeteko tontorrera (8.126m) heltzeko. Tontorrerantz goizaldeko 02:00etan abiatzea da hiru mendizaleen asmoa. Ezustekorik ezean, Nanga Parbeteko tontorra (8.126m) neguan zapaltzen historiako lehenengoak izango dira bihar

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskerazko irrati-antzerki ikastaroa antolatu dau BilbaoEszenak

Bizkaie! 2015-03-12 14:40   Kulturea

Apirilaren 22tik 27ra bitartean, irratian antzerkia zelan egin ikasteko aukerea izango da BilbaoArte zentroan. BilbaoEszena Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Baliabide Eszenikoen Zentroak antolatutako ikastaroko irakasleak Maisha MC konpositorea eta DJa eta Galder Perez antzezle eta zuzendari dira. Izena emoteko epea zabalik dago.

'Gure Xabiertxo' erakusketea martiaren 12tik bagilaren 23ra ikusgai Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan

Bizkaie! 2015-03-12 14:37   Kulturea

Gure Xabiertxo erakusketea Eusko Legebiltzarrak eta Sancho el Sabio Fundazinoak antolatu dabe, Ixaka Lopez Mendizabalek Xabiertxo izenburuko liburua argitaratu zala 90 urte beteten baitira 2015ean.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Refugiado'

z 2015-03-12 13:43   Zinema kritikak

Emakumearen kontrako indarkeria dau gai nagusi film honek. Zazpi urteko ume baten ikuspegitik begiratzen deutso ikusleak drameari, eta hori dau berezi, hain zuzen be, pelikula honek. Apaindura barik, eta personaia gitxi batzuk erabiliz, zuzendariak bildurrari buruzko lan miresgarria egin dau.

Blas de Oteroren Egunean, poeteak argitaratu bako testu baten irakurketa antzeztua eskainiko dau Ramon Bareak

Bizkaie! 2015-03-12 13:10   jardunaldiak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Blas de Otero (1916-1979) poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena ospatuko dau datorren astelehenean, martiaren 16an. Ekitaldi horretan, Ramón Barea antzezleak, poeteak argitaratu barik itxi eban Historia (casi) de mi vida prosazko testua irakurriko dau. Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan.

Joan Mari Irigoienek 'Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014)' poema-liburua aurkeztu dau

Bizkaie! 2015-03-12 10:38   Kulturea

Azkenengo urteetan izandako gaixotasun bi ditue ardatz Joan Mari Irigoienek Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014) (Elkar) jasotako olerkiek; bata da disartria, edo berba egiteko zailtasuna, eta bestea, depresinoa. 68 orrialdeko autortza baten antzekoa dala esan eben aurkezpenean.

Tribial Feministea aurkeztu barri dabe emakumeak historian zehar bete dauen zereginari garrantzia emoteko

Bizkaie! 2015-03-12 10:27

Aplikazinoaren helburua da genero-parekidetasuna sustatzea, emakumeak historian zehar betetako zereginari ikusgarritasuna emoten deutsien galderen bitartez. Aplikazinoa dobakoa da eta edade guztietako jenteari zuzenduta dago. Android eta iOS smartphoneetarako zein tabletetarako dago eskuragarri.

»» Ikusi argazki guztiak (2)