Bertsolaritzea, aurten be, Durangoko Azokan

Bizkaie! 2016-11-09 09:01   Bertsolaritzea

Xabier Amurizaren Hiztegi Errimatua. Hitzaren Kirol Nazionala aspaldi agortu zan eta bertsolari zein bertsozale askok eskatu daben produktua danez, barriro argitaratu eta Durangoko Azokan izango da eskuragarri. Hirugarren edizino honi Andoni Egañak egin deutso berbaurrea.

Bertsozale Alkartearen eta Lankuren eskutik bertsolaritzeak bere lekua izango dau Durangoko Azokan; Goienkaleko 41ean izango da, eta produkzino barriak, berrargitalpenak eta bertsolaritzeari loturiko materiala izango dira bertan. Ganera, Lankuk bideratutako emonaldiak be izango dira azokan.

Durangoko Azokearen barruan eta argitalpenei jagokenez, lau nobedade topau ahal izango dira aurten Bertsozale Alkartearen eta Lanku Kultur Zerbitzuen mahaian: tartean, 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako liburua izango da eskuragai.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015 liburu eta CDan, Gipuzkoako Txapelketako fase desbardinetako bertsoen hautaketa zabala jaso da. Txapelketan parte hartu eben bertsolari guztien bertsoak agiri dira eta finala oso-osorik. Liburuan dagozan bertso guztiak, barriz,  audio formatuan topauko ditu erabiltzaileak.

Ganera, Hiztegi Errimatuaren berrargitalpena, Jasota bezala bertso antologiaren hirugarren alea eta Mundu bat ahoz aho dokumentala izango dira salgai.

Xabier Amurizaren Hiztegi Errimatua. Hitzaren Kirol Nazionala bertsolaritzan erreferentea da eta aspaldi agortu zan. Bertsolari zein bertsozale askok eskatu daben produktua izanik, barriro argitaratu dabe eta Durangoko Azokan izango da eskuragarri. Hirugarren edizino honi Andoni Egañak egin deutso berbaurrea eta azalaren aldetik be itxura barriagaz etorriko da.

Diskoen atalean, Jasota bezala bertso antologien bilduman, Xabier Amurizaren bertsogintzeari egingo jako lekua, bat-bateko bertsogintzea ixteko erabagia hartu dauelako aurtengo maiatzean. Xabier Amurizaren bertsoz jantzitako disko bikotxa; CD batean, plazan egindako bertsoak jasoko dira eta bestean, txapelketetan jarritakoak.

Mundu bat ahoz aho dokumentala jasoten dauen DVDa be Durangon izango da. Euskal Herrian ez eze munduan zehar hainbat kulturatan errotuta dago inprobisazino kantatua eta horreek hurragotik ezagutzeko aukerea eskainiko deuskun munduko kantu inprobisatuari buruzko dokumentala jasoten da DVD honetan. Mintzola Ahozko Lantegiak garatu eta Lankuk produzidu dau dokumentala.

Bestalde, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak izango dira eskuragai.

Argitalpen horreez gan, bertsolaritzeari lotutako bestelako materiala be izango da Goienkaleko 41ean eta Bertsozale Alkarteko bazkideek deskontua izango dabe salgai izango diran produktuetan.

 
Emonaldiak be bai

Durangoko Azokan, hainbat gunetan emonaldiak eskainiko dira Lankuren eskutik:

 Abenduaren 3an

Irudienea

11:30 Mundu bat ahoz aho dokumentalaren proiekzinoa.

12:30 Mahai-ingurua: Bertsoaren aukerak eta ezinak ikus-entzunezkoetan.

13:00 Mugaminak dokumentalaren proiekzinoa.

 

Abenduaren 4an

Ahotsenea

11:30 Oholtza performancea. Beñat Krolem, Jone Uria eta Jon Martin.

 

Abenduaren 5ean

Ahotsenea

17:00 Testurak emonaldia. Ane Labaka, Malen Amenabar, Nerea Elustondo eta Oihana Bartra.

 

Abenduaren 6an

Areto Nagusia

11:00 Hiztegi Errimatua. Hitzaren Kirol Nazionala berrargitalpenaren aurkezpena, Xabier Amurizaren eskutik.

Saguganbara

11:30 Kutxaka. Ipuina eta marrazkia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu