'Heroiaren bidaia' filma irabazle, 24 Ordu Digitalean lehiaketan

Bizkaie! 2016-11-08 08:25   Zinemea

Elorrion egin da 24 Ordu Digitalean ikus-entzunezko lehiaketea eta 14 taldek parte hartu dabe. Burgundik aurkeztutako lanak irabazi dau sari nagusia.

Parte-hartzaileak, Arriola antzokian egindako sari-banaketa ekitaldian | Ikusi handiago | Argazki originala

Arriola kulturguneak antolatutako sariketa horretan, talde parte-hartzaileek 24 orduko epea izan dabe film bana grabau eta aurkezteko. Pieza laburrak izaten dira eta antolatzaileek emondako gai baten ingurukoak. Aurtengo edizinoan, bizipoza izan da gaia. Ganera, esaera zahar honegaz lotuta egon behar izan dabe filmek: Gazteak baleki, zaharrak baleza. Derrigorrez agertu beharreko objektua maletea izan da.

Sari nagusia, 700 eurokoa, Burgundi izeneko taldeak irabazi dau, Heroiaren bidaia filmari esker. Horrezaz gan, Berta Prods taldearen Corazón contento eta AGM-ren Labanen dantza lanek, finalista izateagaitik 500 euro irabazi ditue bakotxak. Publikoaren saria Txoriak Productions-i emon deutsie, SorPresa lanagaitik. Arriola antzokiko ekitaldietarako sarrerak jasoko ditue publikoaren saria irabazteagaitik.

Parte hartu daben filmak bideo bakarrean batu ditue antolatzaileek, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu