Bono Denda eta Kultura Bonoaren kanpainak aurkeztu ditue
2016-11-04 09:31 KultureaGaur, zemendiak 4, 20.000 Bono Denda jarriko dira salgai 40 euroko prezioan. Bono horreek 50 euro gastetako aukerea emoten dabe kanpaineari atxikita dagozan dendetatik edozeinetan.
Bizkaiko Foru Aldundiak Lurraldeko denda txikiei laguntzeko, konsumoa dinamizetako eta produktu kulturalen konsumoa sustatzeko Bono Denda eta Kultura Bonoaren kanpainak jarri ditu abian.
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak, Imanol Pradalesek eta Euskera eta Kulturako diputaduak, Lorea Bilbaok, CECOBI, Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazinoa alkartearen lankidetzeagaz abian jarriko diran kanpaina bi horreen zehaztasunak azaldu ditue.
Bono Denda
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak aurten barriro jarriko dau abian, CECOBIgaz batera eta Bilbao Dendak, Bizkaidendak, Ezkerraldenda eta Getxo Enpresa alkarteen laguntzinoagaz, Bizkaiko dendetan konsumoa sustatzeko Bono Denda ekimena.
Aurten, kanpainea zemendiaren 4tik abenduaren 3ra arte izango da eta 20.000 bono jarriko dira salgai. Aurreko kanpainetan egin dan lez bonoak 40 euroko prezioan salduko dira eta kanpaineari atxikitako dendetan 50 euro gastetako aukerea emongo dabe.
Bonoak agortu arte erosi ahal izango dira Kutxabankeko zerbitzu askotako kutxazainetan. Kreditu/zordunketa txartel bakotxagaz gehienez bono bi erosi daitekez. Era berean, Interneten be erosi daitekez (www.cecobi.es eta www.kutxabank.es), baina bonoak era fisikoan jaso beharko dira kutxazainetan. Bono Denda bakotxa erosketa-ekintza bakarrean baino ezin izango da erabili eta ticket edo faktura berean ezin dira bono bi edo gehiago pilatu.
Kanpainearen helburua hurreko dendetan konsumoa sustatzea da eta berariaz dago zuzenduta gehienez 10 enplegatu (persona autonomoak zein inoren kontura lan egiten daben enplegatuak) dituen txikizkako merkataritzako establezimenduetara. Edizino guztietan gertatu dan legez kanpaineagaz bat egingo daben establezimenduek distintiboa jarriko dabe ondo ikusteko moduko lekuan, berbarako erakusleihoetan, kontsumitzaileek ezelako arazo barik identifikau deiezan.
Imanol Pradalesek azaldu dauen lez, aurtengoa Bono Dendaren zazpigarren edizinoa da eta aurreko sei edizinoetan guztira 130.000 bono saldu dira eta horreek eragin dituen salmenten zenbatekoa 12.154.817 eurokoa izan da kanpaineari atxikitako 11.537 dendetan.
Kultura Bonoa
Aurten laugarren urtea da jarraian Bizkaiko Foru Aldundiak, Kutxabank eta CECOBIren laguntzinoagaz, Bizkaiko Kultur Txartela (BKT) kanpainea abian jarten dauena; ekimen hau produktu kulturalen, euskarri guztietan, konsumoa sustatzeko da. 12.750 deskontu-bono izango dira eta Kutxabankek salduko ditu BBKren txartel eta zerbitzu askotako kutxazainen eta antzekoen bidez, 2016ko abenduaren 12tik 2017ko urtarrilaren 28ra arte; txartelak urtarrilaren 31ra arte erabili ahal izango dira. Txartel bategaz kategoria bakotxeko 6 bono eros daitekez.
Hiru bono mueta dagoz:
- A: prezioa 32 eurokoa da eta era guztietako produktu kulturaletarako dira (B edo D muetako bono txartelakaz erosi daitekezan produktuak izan ezik).
- B: prezioa 28 eurokoa da eta gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntza baten zuzenean eskaintzen diran ikuskizunetarako sarrerak erosteko dira (zinemea, antzerkia, musika kontzertuak...), baita museoak bisitetako be.
- D: prezioa 24 eurokoa da eta euskerazko produktuak erosteko dira, baita euskeraz zuzenean eskaintzen diran ikuskizunetarako sarrerak erosteko be (zinemea, antzerkia, musika kontzertuak...).
Bono mueta horreen arteko prezioaren eta erosteko balioaren arteko aldea Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskera eta Kulturako Sailak ordainduko dau.
Euskera eta Kulturako diputaduak, Lorea Bilbao, adierazoi dau bono guztiakaz persona eroaileek 40 euroko balorea izango dabela kanpaina honegaz bat egiten daben establezimenduen sarean produktu kulturaletan gastetako, zuzenean eskainiko diran ikuskizunetako sarrerak erosteko eta museoetan sartzeko eta bestelako ekitaldi kulturaletara joateko, beti be kasuan kasuko bono horreek kanpainearen epeen barruan eskuratzen eta erabilten badira.
Bono txartelak Bizkaiko programa honi atxikitako merkataritzako establezimenduetan erosten diran produktu kultural honeek ordaintzeko balio dau:
- Liburuak: testu-liburuak, ikasketetakoak eta profesionalak izan ezik.
- Musikea: euskarri guztietan, musika kontzertuetara joateko sarrerak.
- Zinemea: DVDa eta bestelako euskarriak; zinema-aretoetarako sarrerak.
- Zuzeneko ikuskizunak: Bizkaian egingo diran ikuskizun eszenikoak ikusteko sarrerak (musikea, jantzea, antzerkia...).
- Museoak: museoak bisitetako sarrerak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!