Amaia Gracia Azquetaren erakusketea, Bilboko Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan

Bizkaie! 2016-11-07 11:09   Kulturea

Urtarrilaren 8ra arte egongo dira Rekalde Aretoan Gracia Azquetaren obrak. Barriek 2016 programearen barruko erakusketea da.

Bizkaiko Foru Aldundiak artista gazteei bultzadea emoteko antolatzen dauen Barriek deialdiko bekadunek aukerea izaten dabe, txandaka, euren artelanak erakusteko Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan. Amaia Gracia Azqueta iruindarrak Stripped izeneko erakusketea aurkeztu dau.

Rekalde Aretoko arduradunek azaldu dabenez, Amaia Graciak bere lanaren ibilbidea aldatzen dau, barruratze personalari jagokon prozesuagaz lotuta dagoan esperientziri helduta. Lehen paisajeari begiratzen eutsan eta orain bere barrura begiratzen dau artisteak. Gorputzetik abiatuta lantzen ditu objektuak. Ikusleak, baina, ez dau haren gorputza irudikatuta ikusiko obretan, ezpada eskulturen bidezko irudikatzen metaforiko bat. Stripped erakusketea urtarrilaren 8ra arte egongo da ikusgai Rekalde Aretoan. Doban sartu leiteke Kabinete Abstraktura.

Amaia Gracia Azqueta Iruñean jaio zan 1985ean eta Bilbon bizi da gaur egun. Arte Ederretan lizentziadua da EHUn eta bertan dabil doktoregoa ikasten. Barriek 2016 programan sartu aurretik, beste sari eta beka batzuk be irabazi zituan, adibidez Bilbao Arteko egotaldi-bekea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu