R. M. Azkue Literatura Sarien deialdia egin dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2016-10-25 08:49   Kulturea

BBK Fundazinoagaz alkarlanean antolatzen dau Euskaltzaindiak lehiaketa hori, 10 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Poesia eta narrazinoa atalak daukaz sariketeak.

R. M. Azkueren omenezko izena dauka lehiaketeak | Ikusi handiago | Argazki originala

2016ko Resurrección María Azkue Literatura Sarietako deialdia zabalik dago, beraz. Helburua gazteak literaturara hurreratzea da. Aurreko urteetan legez, oraingoan be genero bitan banatuko dabe lehiaketea, narrazinoa eta poesia. Ganera, edadearen araberako kategoria bitan banatuko ditue parte-hartzaileak. 10 eta 13 urte bitartekoak A mailan sartuko ditue eta 14 eta 17 artekoak, B mailan.

Eukeraz idatzitako narrazinoak zein olerkiak aurkeztu leitekez R. M. Azkue lehiaketara, antolatzaileek azaldu dabenez. Lan originalak izan beharko dabe, eta sekula argitaratu bakoak. Hau da, ez dira onartuko beste lan batzuen itzulpenak eta moldaketak. Parte-hartzaileak edozein lekutakoak izan leitekez.

Lanak aurkezteko epea abenduaren 23an amaituko da. Euskaltzaindiak Bilbon daukan egoitzara (Plaza Barria, 15; 48005 posta-kodea) bialdu behar dira testuaren hiru kopia, makinaz idatzita. Irabazleen barri 2017ko martiaren 15a baino lehen emongo da.

Sariketearen baldintzen inguruko informazino zehatzagoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu