Aimar Karrika izan da nagusi Zubiriko final-laurenean
2015-02-16 10:55 BertsolaritzeaNafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurena jokatu zan atzo, domekea, Zubiriko Gautxori jatetxean. Auritzeko Aimar Karrika bertsolariak lortu zituan puntu gehien, 246,5 puntu, hain zuzen be. Txapelketea aurrera doa; hurrengo hitzordua datorren zapatuan izango da, Lizarran.
Jafar Panahi zuzendari irandarraren 'Taxi' filmak irabazi dau Urrezko Hartza
2015-02-16 10:17 BarriakHana Saeidik, Jafar Panahiren lobeak, jaso behar izan eban Berlinaleko Urrezko Hartza, Taxi lanaren egileak ezin izan dauelako bertara joan. Irango Gobernuak galarazo egin deutsa. Gaur egungo Irango gizartearen barri emoten dau Panahiren lanak, guzurretako reality baten bitartez.
Mitxel Santamarina Albizua: 'Momenturik onenak, antzezten nengoala ama niri harro begira ikusten nebanean'
2015-02-16 09:39 BarriketanAktorea eta Cabaret Chihuahuako kidea
Sarean dago 'Euskal Herriko Mapa Digitala'
2015-02-13 14:02Euskaltzaindiak araututako Euskal Herriko herrien izendapenak batze ditu UZEIk atondutako mapeak. Google Maps zerbitzua erabiliz konsultau daiteke. Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntzinoagaz osotu dabe mapea.
Belen Gopegui eta Harkaitz Cano aurrez aurre 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean
2015-02-13 13:26 KultureaEztabaidak literatureagaz, jentaurreko alkarrizketearen bitartez literaturara hurreratzea proponiduten dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, Belén Gopegui eta Harkaitz Cano idazleek, idazketearen eta konpromisoaren ganean berba egingo dabe datorren martitzenean, zezeilaren 17an.
Joana Heviak eta Nerea Gilek irabazi dabe EHUko Argazki Zientifikoen VI. Lehiaketea
2015-02-13 11:46 sariak-autortzakJoana Heviaren Reloj de Arena eta Nerea Gilen Tentáculos de poliestireno erretratuak izan dira Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Ikerketako Zerbitzu Orokorrak (SGIker) antolatutako Argazki Zientifikoen VI. Lehiaketako irabazleak.
'Harrapazank' gazte bilbotarren artean euskerea sustatzeko ekimenak hamar urte bete ditu
2015-02-13 10:15 Euskerea berbagaiBilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak Harrapazank programearen hamargarren edizinoa aurkeztu barri dabe. Euskerarean erabilerea eta parte hartzea bultzatu, esperientzia positiboak sortu eta arlo ez formaletan eta espazio barrietan aisialdi ekintzak sustatzea dira ekimenaren helburu nagusiak.
Bilboko Udalak XVI. Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren deialdia egin dau
2015-02-13 10:02 kulturbizLa shoah en Lévinas: Un eco inaudible, Alberto Sucasas idazle galiziarraren kalidade literario eta akademiko handiko testua, eta Jurgi Kintanaren Azkue bilbotar ezezaguna izan ziran XV. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketearen irabazleak. Edizio horretan inoiz baino lan gehiago aurkeztu ziran, gaztelaniaz idatzitako 93 eta euskeraz idatzitako 7.
Leioako Umore Azokeak badauka kartela
2015-02-12 17:53 KultureaAurtengo Umore Azokan parte hartzeko 410 eskaera jaso dira (42 Euskaditik, 234 beste autonomia-erkidego batzuetatik eta 134 gehiago beste 20 herrialdetatik). Horreetatik 74 estreinaldi-proposamenak (20 Euskaditik, 38 estadutik eta 16 beste herrialde batzuetatik) eta nazinoarteko konpainien artean, Estaduan estreinetako 53 proposamen.
19. Korrikaren unidade didaktikoa prest
2015-02-12 16:48 Euskerea berbagaiUnidade didaktikoa edade tarte guztietako ikasleei zabaldutako (haur hezkuntzatik 18 urtetara) eta 10 egunerako prestautako Korrikari buruzko materiala da, Euskal Herriko eskola eta ikastoletan Korrikaren mezua zabaltzeko balio dauen tresnea.
Bilboko BBK Saleak egitarau bereziagaz ospatuko dau bosgarren urteurrena
2015-02-12 14:38 kulturbizBost urteotan 1.152 jarduera antolatu dira Bilboko Kale Nagusiko 1-21 zenbakian, BBK Salan. Musikea, jantzea, antzerkia, zinemea, danetariko ikuskizunak eskaini ditue, eta 300.000 ikus-entzule hurreratu dira bertara. Egitarau berezia atonduko dabe, martiaren 16tik aurrera.
Zezeilak 13: Hartz Eguna Ermuan
2015-02-12 14:341989ean, Euskal Birusa alkarte kulturalak Hartzaren bertsoak berreskuratu zituan. Kopla horreek Guillermoren alabea zanak, Maria Bengoetxea Isasi-isasmendik, Maria txindurrinekoak gaztetan buruz ikasi zituan eta berak ahalbidetu eban koplak gugana heltzea.
Ez laserrik, ez kremarik, ez argizairik... azalerako onena: bizarra kentzea
2015-02-12 13:19 Begi betegarriBilboko Kalealdiak eta Gasteizko Kaldeartek 'Lurrak' ikuskizunerako artistak hautatzeko probea deitu dabe
2015-02-12 11:58 kulturbizBilboko Udalak antolatzen dauen Kalealdia jaialdiak eta Gasteizko Udalak sustatzen dauen Kaldearte jaialdiak Lurrak zirku ikuskizun bat produziduko dabe, eta horretarako artista taldea (antzezleak eta musikariak) aukeratzeko proba bat deitu dabe bi uriburuetan zezeilaren 23, 24 eta 25ean.
Bilbo uriari buruzko liburua aurkeztu dau Bizkaiko Foru Aldundiak
2015-02-12 10:52 kulturbizBizkaiko uriburuko historiaren ganeko monografia da 1992an abiatutako bildumako azkenengoa. Roberto Palacios eta Ana Isabel Prado historialariek idatzi dabe Bilbori buruzko lana, liburuki bitan. Honegaz batera, 77 monografia kaleratu ditu Bizkaiko Diputazinoak.
Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestreak Getxo, Gasteiz eta Donostiako jazzaldietan ekingo deutso ibilbideari
2015-02-12 10:38 MusikeaBagilaren amaieran eta garagarrilaren hasieran, Barriako aterpetxean (Araban) bost eguneko egonaldia egingo dabe musikari gazteek, eta ondoren, orkestrearen estrenaldia helduko da, Euskadiko nazinoarteko hiru jazz jaialdietan: garagarrilaren 5ean, Getxoko Jazzaldian, garagarrilaren 15ean, Gasteizkoan eta garagarrilaren 22an, Donostiakoan.
San Balendin Eleizondon (Zeanuri): Piedadeko artea zenbat hazi dan neurtuteko eguna
2015-02-11 16:59Egitarau honetan aitagarria da orain dala 56 urte eleizondotarrek hasi eben eta orain dala zazpi urte, aldi batean bertan behera itxita egon ondoren, berreskuratu eta ofizialtasuna emon gura izan eutsien ekintzea: Piedadeko artearen neurketea.
Hendaian hasiko da gaur arrastian 'Bertso Korrika' zirkuitua
2015-02-11 14:22 BertsolaritzeaGaur hasi eta martiaren 28a bitartean, hogeita hamar herritan Korrika girotzeko hainbat bertso-saio antolatu ditue Bertso-eskolek, AEK-k eta Bertsozale Elkarteak. Bertso Korrika ekimenaren helburua nagusia da ikasleak bertsolaritzara hurreratzea. Hendaiako Bakar Xoko ostatuan abiatuko dabe aurtengo zirkuitua, 18:30ean, Odei Barroso, Miren Artetxe eta Egoitz Zelaia bertsolariek, Aitziber Zapirain gai-jartzaileak gidatuta.
Neguko bidaia munduko uribururik kutsatuenera
2015-02-11 14:13 BidaideGengis Kanen herrialdea munduko biztanle-densidade txikiena dauena da eta esan beharrik ez dago, lekutan dagoala. Hori gitxi ez eta hiru miloe mongoliarretatik erdiak edo planetako airerik kutsatuena arnasten dabe neguan. Ulán Bator uriburuaren inguruan pilatzen dira, globalizazinoaren erritmo bildurgarriari eta meatzaritzan gehiegi oinarritutako ekonomiari esker hazten dan uriburuan.
Artedrama topaketak apirilaren 6tik 11ra bitartean egingo dira Aulestin
2015-02-11 13:46 KultureaArte eszenikoetan euskeraz behar egiten dabenentzako topagunea izango da aurten be Artedrama Euskal Laborategia (ADEL). Aktore, zuzendari, antzerkigile eta antzerkizale guztiei zuzenduta dago ikastaroa, bai profesionalei, bai ikasleei.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...