Aurkezpenean parte hartu dabe Andoni Iturbe Kultura sailburuordeak; Leixuri Arrizabalaga Euskera, Kultura eta Kirol foru diputaduak; Amaia Domingo, Bilboko Udaleko Kultura Programazinoko zuzendariordeak; Koldo Bilbao, BBK Aretoko Kultura arduradunak; eta Carolina Ontivero JA! jaialdiko zuzendariak.
Jonathan Lethem, Samanta Schweblin, Christina Rosenvinge, Peter Kuper, Nacho Vigalondo, Ray Loriga, Virginia Feito, Kirmen Uribe, Paula Ortiz, Antonio Castelo eta Juan Soto Ivars dira karteleko protagonistetako batzuk. King Kongegaz batera, hogeita hamar idazle, zinemagile, umorista eta ikus-artista ezagunek hartu dabe parte bertan.
2025 programako barritasunen artean, gazteei zuzendutako proposamen gehiago, edade guztietarako tailerrak eta edizinoaren ohiko egoitzakaz bat egiten daben gune barriak dagoz.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.