Errotuluak eta webguneak euskeratzeko, dirulaguntzino deialdia zabaldu dau Durangoko Udalak

Bizkaie! 2015-07-21 10:37   Euskerea berbagai

Durangon euskerea bizibarritzeko plan nagusiak jasoten dauenari helduta argitaratu dau Udalak dirulaguntzinoak jasoteko deialdia. Kanpoko errotuluak edota webgunea euskeraz be ipinten dituen Durangoko alkarte eta enpresek parte hartu ahal izango dabe. Urriaren 30era arte dago deialdia zabalik.

Operearen historiari errepaso egingo deutsie Euskalduna Jauregian, urrian

Bizkaie! 2015-07-21 10:15   Musikea

Mundu guztitik birea egin baino lehen, Bilbora helduko da 'Gran Antologia de la Opera' lana. Hiru ordu baino gehiagoko produkzino horretan, operearen historian ospea lortu daben 38 operatako zatiak entzun leitekez. Generoaren historiari errepasoa egitea da obrearen helburua. Jose Luis Moreno produktorea dago egitasmoaren atzean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Van Morrison musikari irlandarrak Bilbon joko dau zemendian

Bizkaie! 2015-07-20 16:53   Musikea

Last Tour International enpreseak iragarri dauenez, zemendiaren 11n Bilbon joko dau Van Morrisonek, mundu guztian egiten dabilen birearen barruan. Euskalduna Jauregian izango da hitzordua.

 

Erosketak euskeraz egitera animetako, lelo bila hasi dira Eibarren

Bizkaie! 2015-07-20 15:43   Euskerea berbagai

Eta Kitto euskera alkarteak bultzatuta, 'Dendariak Berbetan' ekimenaren barruan, eratu dabe ideia bilketea. Hilaren 22tik aurrera jasoko ditue proposamenak. Herritarrek erosketak euskeraz egin daiezen animetako, lelo barria topetea da helburua.

 

Atzerriko lau itzultzailek euskeraz ikasiko dabe, gero euskal literaturea euren hizkuntzetara eroateko

Bizkaie! 2015-07-20 14:52   Euskerea berbagai

Atzerriko lau itzultzailek egonaldi luzea egingo dabe Euskal Herrian, euskeraz ikasteko. Asmoa da, euretako bakotxak euskerazko literatur lan bat itzultzea, euren herrialdean gure kulturea ezagutzera emoteko asmoz. Lituania, Bulgaria, Eslovenia eta Poloniatik datoz itzultzaileak. Donostia 2016, EIZIE eta Etxepare Institutua dira bultzatzaileak.

Euskaltzaindiak sei euskaltzain urgazle barri izentau ditu

Bizkaie! 2015-07-20 13:49   Euskerea berbagai

Joan dan barikuan egindako osoko bilkuran akademiak onartu ebanez, aurrerantzean beste sei euskaltzain barri egongo dira: Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Roberto González de Viñaspre, Karmele Jaio, Iñaki Martinez de Luna, Patxi Salaberri Muñoa eta Blanca Urgell, hain zuzen.

 

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Bideojokuen garapenari buruzko dobako ikastaroa egingo dabe arratsaldean Bilbon

Bizkaie! 2015-07-20 13:33

Bizkaiko uriburuko Berrikuntza Faktorian izango da master-class hori, BIAF fundazinoak antolatuta. Bideojoku bat diseinetako orduan segiduten diran pausu guztiak azalduko deutsiez partehartzaileei, ideiea sortzen danetik jokua produziduten dan arte. Horretarako teknikak eta tresnak azalduko deutsiez.

Agroekologia ardatz izango dauen graduondokoa martxan ipini dabe EHUk eta UEUk

Bizkaie! 2015-07-20 11:59   Kulturea

Elikadurearen alorrean, azkanaldion sortzen joan diran kezka batzuei erantzuna emotera dator ikastaro barria. Kalidadezko elikagaiak produziduteko bideak eta lekuan lekuko ekoizpenaren inguruko jakingarriak batuko ditue graduondokoan, urrian hasita.

Zientzia-fikzinozko Alberto Magno lehiaketea abiau dau EHUk

Bizkaie! 2015-07-20 11:34   Kulturea

Dagoeneko 27. ekitaldia beteko dau literatur lehiaketa horrek, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadearen eskutik. Lanak aurkezteko epea urriaren 19ra artekoa da. Testuak euskeraz zein gaztelaniaz aurkeztu leitekez.

Euskal Selekzinoaren aldeko mendi martxea Algortan hasiko da aurten

Bizkaie! 2015-07-20 10:48

Urtero legez, Euskal Selekzinoaren aldeko martxeak Euskal Herriko parajeak zeharkatuko ditu abuztuaren hasieran. Aurtengo edizinoan, abuztuaren 1etik 8ra, Algorta eta Ziburu batuko ditue. Batez be kostatik joango da aurtengo ibilbidea.

Naroa Elortegi: 'Gure asmoa da bertako jente gaztearen ikuspegia azaltzea'

Koldo Isusi Zuazo 2015-07-20 10:02   Barriketan

GOazen Boisera! lehiaketan saritutako gazte gatikarra.

Poziktibity proiektuaren 2015. urteko lehenengo bideoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-07-17 15:54   Euskerea berbagai

Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, eta Julian Iantzik, ETBko aurkezleak, Poziktibity proiektuaren 2015. urteko lehenengo bideoa aurkeztu dabe gaur Donostiako Gu tabernan. Aurkezpenean Valladolid futbol taldeko entrenatzaile Gaizka Garitanok be hartu dau parte, nahiz eta ez dan bertan egon.

Portugaleteko Folklore Jaialdia astelehenean hasiko da

Bizkaie! 2015-07-17 15:45   Kulturea

Zeelanda Barria, Kuba, Senegal, Serbia, Indonesia eta Euskal Herriko taldeak egongo dira Portugaleteko 41. Folklore Jaialdian, hilaren 20tik 23ra bitartean. La Canilla pasealekuan izango dira emonaldiak eta, ganera, hilaren 25 eta 26an, Munduko Jantzen erakustaldia egongo da Carlos VII.a uribidean.

EIZIEk eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe, Lexikoaren Behatokia aberasteko

Bizkaie! 2015-07-17 14:39   Euskerea berbagai

EIZIEren testu ugari Euskaltzaindiaren esku ipiniko ditue bost urteko akordioari esker, Lexikoaren Behatokia horniduteko. Senez aldizkariko, Literatura Unibertsala, Urrezko Biblioteka eta Itzultzaile aitzindariak bildumetako eta 31 eskutik blogeko testuak itxiko deutsoz itzultzaile, zuzentzaile eta interprete alkarteak akademiari. Erakunde biek estrategikotzat jo dabe hitzarmena.
 

Astelehenean hasiko dira 'Argi' filma grabetan, Elorrion

Bizkaie! 2015-07-17 13:35   Barriak

Crowdfunding, jaialdi eta bestelako ekimenen bidez herritarren babesa jaso dau Argi film luzea egiteko proiektuak. Behin aurretiko prestaketa lan guztiak eginda, astelehenean ekingo deutsie grabazinoari. Herri guztian jardungo dira Iratxe Mediavilla zuzendaria, haren lantaldea eta aktoreak, gitxi gorabehera hiru aste eukiko dituan grabazinoan. Izan be, lokalizazino guztiak Elorrion bertan dagoz.

'Balenciagaren itsasoa', udarako ekintza turistiko-kultural barria

Bizkaie! 2015-07-17 12:42   kulturbiz

Cristóbal Balenciaga Museoak plan turistiko-kultural barria antolatu dau. Bisitariak itsasoz joango dira Donostiatik Getariara, euskal kostalde ikusgarriaz gozetako aukerea emongo dauen itsasaldian. Ondoren, Getariako alde zaharrean ibili eta bertako produktuak probau ondoren, museoko erakusketak bisitauko ditue. Ekimena garagarrilaren 19tik aurrera egongo da martxan, garagarrileko eta abuztuko domekatan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Shahzia Sikander artista pakistandarraren 'Paralajea' obrea ipini dabe Guggenheim museoan

Bizkaie! 2015-07-17 11:06   Kulturea

Indopertsiar tradizinoan ohikoak diran miniatura erako margolanetan oinarrituta, artelanak egiten ditu Sikanderrek, gaur eguneko historia aztertu, deseraiki eta kritiketako. New Yorken bizi dan artista pakistandarraren lana lehenengoz ikusi ahal izango da Bilbon, Guggenheim Museoak ekarri dauen instalazinoari esker. 2013an sortutako Paralajea instalazinoan, modu digitalean animautako ehundazak marrazki eta gouache batu ditu Shahzia Sikanderrek. Zemendiaren 22ra arte egongo da ikusgai.
 

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Astegoienean hasiko dira Omako Basoa ezagutzeko bisita gidatuak

Bizkaie! 2015-07-17 10:51

Bizkaiko Foru Aldundiak egunotan aurkeztu dau Omako Basoko bisita gidatuen kanpainea: barikuan hasiko dira bisitak, garagarrilaren 17an, eta irailaren 16ra arte egongo da aukerea. Ibilalditxuetan bisitariek Agustin Ibarrolaren hiru dimensinoko lana interpretetako modua izango dabe gidari baten bitartez.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Eduardo Gruber artistearen 'Utopia' erakusketea zabalduko dau Bilboko Rekalde Aretoak

Bizkaie! 2015-07-16 14:11   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiaren Bilboko Rekalde Aretoak Utopia izenburuko erakusketea antolatu dau, garagarrilaren 16tik urriaren 13ra arte ikusgai egongo dana. Gaur egungo artistarik garrantzitsuenetako bat dan Eduardo Gruber Gamechogoicoecheak egindako formatu handiko marrazkiek osotzen dabe erakusketa hau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zinebiren eskutik, abian da Zinergentziak proiektuaren bigarren film kolektiboa

Bizkaie! 2015-07-16 12:20   Zinemea

Oraingo honetan lau izan dira film kolektiboa egiteko konbita jaso daben zinemagile gazteak: Maddi Barber, Jesus Mari Palacios, Cristina Ezquerra eta Aitor Gametxo. Zinergentziak zenbait artistaren alde egindako apustua da, gehienak oso gazteak, baina aurretik be ikus-entzunezko lanetan ibilitakoak.