Urriaren 3an eta 4an, Gaztetalk Bilbao Europa mintegia egingo da Bilbon
2016-10-03 08:01 KultureaHausnarketarako, ezagutzarako eta partaidetza aktiborako espazioa da, gazteek, profesionalek eta beste talde batzuek erronkak identifiketako aukerea izan deien eta uri gaztea eregiteko behar diran balioen ganean eztabaidatzeko.
Bilboko Udalak Gaztetalk Bilbao Europa. Bihar-etziko uri gazteak: balioetan oinarrituta eregiz mintegia antolatu dau urriaren 3an eta 4an, Bilborock Aretoan. Programa hori Europako Batasuneko Erasmus + Ekintza 3 Programearen barruan dago eta Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzauko dabe.
Gaztetalk Bilbao Europa izeneko mintegiaren helburua da hausnarketarako, ezagutzarako eta partaidetza aktiborako espazioa sortzea, gazteek eta gazteen arloko politiken arduradunek erronkak identifiketako aukerea izan deien eta, beraz, proposamenak eta iradokizunak egin deiezan alkarregaz. Esangura horretan, uri gazteak eregiteko behar diran balioak izango ditue aztergai, hori guztia Europako Batasunaren Erasmus + Key Action 3 (KA3) programearen barruan eta Europako Batzordearen Alkarrizketa Egituratuaren Lehentasunakaz bat etorrita.
Mintegiak adituen zein gazteen ikasketak, jardunbide onak, ondo egiten jakitea eta esperientziak konpartiduteko eta hausnartzeko aukerea eskaintzen dau.
Europar ingurunean garatzen dan ekimen honek hausnarketarako konbita egiten dau toki-mailatik lurraldez gaindiko mailara, Europako Batzordearen Alkarrizketa Egituratuaren bidez, Europar Estrategia 2020 izenekoaren testuinguruaren barruan Europako lankidetzeari buruzko etenbako hausnarketearen forotzat jo daiteke.
Europako Batasunak proponodutako hazkunde adimentsu, jasangarri eta integratzailearen marko erreferentea da, gazteen estrategietan zuzenean eragina dauena.
Saio bi izango dira eta horreetan persona gazteakaz eta talde eta erakunde batzuetako ordezkariakaz lan egingo da, betibe ondoko lau ardatzon inguruan: Herritarren konpromisoa; ingurumenaren arloko jasangarritasuna; dibersidadea; eta kulturea, sormena eta barrikuntzea.
Lan-jardunaldietan sormenezko dinamikak, partaidetzan oinarritutakoak, izango ditue, gazteentzako uri erakargarriagoak eregiteko erronkak eta estrategiak identifiketan lagunduko dabenak, betibe hainbat balio oinarri hartuta: justizia soziala, alkartasuna, partaidetzea, jasangarritasunaren aldeko konpromisoa, dibersidade sexuala, kulturala eta generoaren arlokoa, besteak beste.
Jardunaldioi hasierea emoteko, erakundeen edegiera-saioa egingo da urriaren 3an. Saio edegia izango da eta ondoko berbaldiak eskainiko dira:
• Kosice Industria Sortzailea: talentua, komunidadea eta sareak bultzatuz. Michal Hladky, Kosice (Eslovakia) uriko Industria Sortzailearen arduraduna.
• Uria eta gazteria buztartuz: con, contra, de, desde, para, sin, tras… ¿según?. Imanol Zubero, EHUko irakaslea eta soziologoa.
Saioa zarratzeko, Bilboko lau esperientzia aurkeztuko dira; ardatz bakotxeko bat: Fair Saturday, Recrea, Programa Antirumores eta Spoken Word.
Horretarako, izena emon behar da aurrez Bilborock-en, telefonoz deituta 94.415.13.06 zenbakira (11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, astelehenetik barikura, eta 17:00etatik 21:00etara, zapatuetan). Era berean, Bilboko Udalak mintegiaren eztabaida zabaldu nahi dau sare sozialetara, interesautako personek parte hartzeko aukerea izan deien. Horretarako #BilbaoGaztetalk traola erabili ahal izango da.
Gaztetalk Bilbao Europa mintegiaren egitaraua:
- 2016ko urriaren 3an, astelehenean:
10:30-11:00. Edegiera-ekitaldia: Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea.
11:00-11:30. Berbaldia, Michal Hladkyrena: Kosice Industria Sortzailea: talentua, komunidadea eta sareak bultzatuz.
12:15-12:45. Berbaldia, Imanol Zuberorena: Uria eta gazteria buztartuz: con, contra, de, desde, para, sin, tras… ¿según?
13.00-14:00 Bilboko esperientzien aurkezpena, Pechakucha formatuan: Fair Saturday, Recrea, Programa Antirumores eta Spoken Word.
15:30-18:30 Lan-saioak (saio zarratua).
- 2016ko urriaren 4an, martitzenean:
10:00-13:00: Lan-saioak (saio zarratua).
13:00: Ondorioak aurkeztea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!