Euskereak orain dala ehun urte foru aldundietan izandako lekua aztertu dabe jardunaldi baten
2016-02-19 14:34 Euskerea berbagaiSabino Arana Fundazinoak, Euskaltzaindiak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak antolatuta, Euskara foru aldundien ibilbidean izeneko jardunaldia egin dabe Bilbon. Euskereak 20. mendearen lehen herenean eukitako garapena aztertu dabe, batez be administrazinoari jagokonez. Erakunde publikoak euskerea idatziz erabilten hasi ziran sasoi haretan eta horrek ekarri eban onurea azpimarratu dabe.
V. Kultur Maratila Leioan, euskal sorkuntzearen plazea zezeilaren 25etik 28ra
2016-02-19 14:28 kulturbizAurtengo hitzorduak dira: Zerura eroria Anodino Teatroaren estreinaldia, Malmö, Khea Ziaterren film eszenikoa, Gau beranduan, Harkaitz Cano, Petti eta Joxan Goikoetxearen eskutik literatura emonaldia, Dantza gurea, Idurre Azkueren jantza garaikidea Joseba Irazokiren zuzeneko musikeak lagunduta, Joseba B. Lenoirren kontzertua eta Heroiak, Txalo konpainiaren antzerkia.
Arriaga Antzokiak eta OLBE-ABAOk lankidetza hitzarmena barriztau dabe, umeen artean operea zabaltzen jarraitzeko
2016-02-19 12:07 MusikeaArriaga Antzokiak umeei zuzendutako opera ikuskizunak jasoten jarraituko dau datozen lau denporaldietan, ABAO Txiki Arriagan izeneko zikloaren barruan, Arriaga Antzokiak eta Operaren Lagunen Bilboko Alkarteak OLBE-ABAOk horretarako sinatuta eben akordioa barriztau baita.
Gaur jarriko dabe martxan Mungiako Asau Barik! gazte ginkanea
2016-02-19 10:19 Euskerea berbagaiMungiako Gazteguneak gidatutako ekimen barri honek herriko euskerea eta ingurua ezagutzea sustatzen dau dinamika ludiko eta parte-hartzaile baten bidez. Bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzearen babesa dauen proiektu honek euskerazko teknologia barriak ezagutzea ahalbidetzen dau, horreen erabilerea modu praktiko baten bultzatuz.
Iheskide musika taldeak amaitutzat jo dau bere ibilbidea
2016-02-19 09:57 MusikeaSare sozialen bidez Iheskideko taldekideek azaldu dabenez, eguneroko konpromiso eta zailtasunek ez deutsie aurrera egiten itxi. 2004tik egon da martxan Elorrioko taldea, hasieran Ihesbide izenagaz eta, ondoren, Iheskide legez. 2006an kaleratu eben lehenengo maketea eta, harrezkero, beste lau disko atara ditue.
Nerea Arrien lekeitiarrak irabazi dau XXXIV. Lizardi Saria
2016-02-19 09:40 KultureaNerea Arrien Elordi (Lekeitio, 1976) irabazi dau aurten Zarauzko Udalak antolatutako Lizardi Saria. Hamalau lan aurkeztu dira aurten, eta Nerearena nabarmendu dau Yolanda Arrietak, Alexander Gurrutxagak eta Miren Agur Meabek osotutako epaimahaiak. Bigarren urtez jarraian, beraz, bizkaitar batek eskuratu dau Lizardi Saria: igaz Alaine Agirre bermeotarrak irabazi eban Hau ez da zoo bat! lanagaz.
Nik West, The Inspector Cluzo, Capsula, Mamba Beat eta Mocker's Mundakan aurten
2016-02-18 17:39 MusikeaGaragarrilaren 28, 29 eta 30a gero eta hurrago dagozanez, egun danatarako abonoa 55 euroan erosi zeinke oraindino; laster 60 euroan egongo da salgai. Sarrerak Mundaka festibal webgunean, Kutxabanken webgune eta kutxazainetan, Ticketmaster, Fnac, Halcón Bidaiak eta Viajes Amaiaren bulego guztietan dozuez eskuragarri.
Errefuxiatuen egoera gordina erakusten dauen argazki bati emon deutsie World Press Photo saria
2016-02-18 16:26 sariak-autortzakWarren Richardson argazkilari australiarrak Serbia eta Hungaria bereizten dituan hesian ateratako irudiak irabazi dau 2015eko World Press Photo argazkilaritza sari entzutetsua. Bizimodu barria itxaropen zuri-baltzezko argazkiak modu gordinean erakusten dau Europara igesean datozan errefuxiatuen eguneroko latza. Ganerako kategorietan, Daniel Garcia de Olza nafarrak sari bi eskuratu ditu, Jentea ataleko bigarrena eta hirugarrena hain zuzen.
Azkuna Zentroak IX. Gutun Zuria-Letren Nazinoarteko Jaialdia hartuko dau apirilaren 19tik 24ra
2016-02-18 14:42 KultureaAzkuna Zentroak Gutun Zuria-Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdiaren bederatzigarren edizinoa hartuko dau apirilaren 19tik 24ra. Jaialdi hau hitzordu garrantzitsua da literatura zaleentzat gaur egungo literaturako idazle ezagunenak hurretik ezagutzeko aukerea emoten deutselako.
LGTBI alkarteek dokumentazino-zentro birtual bateratua sortu dabe
2016-02-18 14:11Eusko Jaurlaritzearen Berdindu zerbitzuagaz batera sortu dabe sareko dokumentazino-zentroa Aldarte, EHGAM, Errespetuz, Gehitu eta Guztiok alkarteek. Lesbiana, gay, transexual, intersexual eta bisexualei lotutako agiri, argazki, audio eta antzekoak batzen dira artxibo berezi horretan, gizarte guztiak eskura euki daiazan.
Donostia 2016k eta UPV/EHUk 'Tirabirak / Tiras que aflojan' erakusketea aurkeztu dabe gaur
2016-02-18 13:59 KultureaGaur Bilboko Bizkaia Aretoan Tirabirak / Tiras que aflojan egitasmoa aurkeztu dabe, gure iragan gatazkatsua jorratu daben bineten ganeko erakusketea. Martiaren 8ra arte Bilbon egon ondoren, Donostia, Baiona, Iruñea eta Gasteizko hainbat tokitan egongo da ikusgai.
Erromeria giroa albo batera itxi barik, diskoa atara dau Garilak 26-k
2016-02-18 13:06 MusikeaJaigune eta ospakizunetan joteko jaio zan Garilak 26 eta, izakera horri uko egiten ez deutsien arren, estudioko diskoa atarateko pausua egin dabe, Baga Biga zigiluagaz. Eurek sortutako abestiez hornidutako lan horri Adrenalinaren zain izenburua emon deutsie. Rock doinuak erromeria giroagaz buztartu ditue eta kolaboratzaile ugariren laguntzinoa euki dabe.
Fran Lasuen, Francisco de Borja eta Gorakada zein Markeliñe antzerki taldeak, XIX. Max Sarien hautagaien artean
2016-02-18 11:23 KultureaArte Eszenikoen XIX. Max Sarien Antolakuntza Batzordeak aditzera emon dau lehian diran 22 kategoriei eutsiko deutseen hautagaien zerrendea. Helburua, emonaldi guztietan lez, antzerki zein jantzearen munduko profesionalen doe eta birtuteak sustatzea eta saritzea da, eta, bide batez, denporaldiko ikuskizunei be bultzada bat emotea.
'Kevin McClouden Grand Tour' dokumental-berbaldi zikloa Bilboko Berreginen Museoan
2016-02-18 10:06 KultureaDokumentalaren lau atal aurkeztuko dira. Lehenengoa, Frantzia eta Italiako iparraldea gaur bertan, hilak 18, ikusi ahal izango da, 18:00retatik aurrera. McCloudek bere heroietako baten pausuei jarraituko deutse: Iñigo Jones arkitektoaren pausuei. Martiaren 17an, Florentzia eta Erroma izango da atala. Apirilaren 14an, Erroma, Napoli eta Ponpeia izango dira protagonista eta maiatzaren 12an, barriz, Greziaren txandea izango da.
Ahozko adierazpen artistikoak Bilboko 2. barrutian, 'Istorio Biziak' programearen eskutik
2016-02-18 09:47 KultureaBilboko Udalaren Kultura Sailak antolatuta, ahozko kontaketan oinarritutako adierazpide ugari entzun ahal izango ditue Bilboko 2. barrutiko auzotarrek eta hara hurreratzen diranek. Zezeilaren 22tik martiaren 6ra bitartean, egitarau bete-betea dakar Istorio Biziak programeak: Ipuin-kontalariak, antzerkia, bertsoak, hip-hopa, ikus-entzunezko saioak eta abar. Umeek zein helduek disfrutetako moduko egitaraua atondu dabe.
Lauro ikastoleak 50 urte beteko ditu aurten
2016-02-17 17:30 KultureaAurten beteko da Lauro ikastolea legeztatu zaneko 50. urteurrena. Orduan Resurreccion Maria Azkue eban izena eta bi hizkuntzatan, euskeraz eta gaztelaniaz, eskolak emoteko legeztatutako lehenengo ikastolea izan zan. Euskaltzaindiaren babesagaz lortu eban.
Patxi Saezen ikuspuntua: 'Euskerea, beharra da gakoa'
2016-02-17 16:27 Euskerea berbagaiPatxi Saez soziolinguista eta Azpeitiko Udaleko Euskera Patronatuko arduradunak Euskaltzaindiaren jardunaldian parte hartu eban joan dan barikuan. Bertan, euskerearen geroaz gogoetea egin eben aditu ugarik eta datozan urteetarako paradigma barriaren beharra azpimarratu eben, hizkuntzearen etorkizuna ziurtetako. Jardunaldian berak esandakoak laburbatzen dituan artikulua bialdu deutso Saezek Bizkaie!-ri.
Urre bilatzaileak Mongolian (eta II)
2016-02-17 14:37 BidaideUrrea herrialdetik kanpora eroatea galarazoten dogu eta meatzaritzako beste multinazional batzuek eta beste ninja batzuek ez bezela, ingurumena jagoten dogu, ahalik eta gitxien kutsatzen saiatzen gara eta Asia Foundation erakundeagaz alkarlanean programa berezi bat abiarazo dogu beren-beregi eregitako instalazinoetan lurra birziklatzeko.
Busturialdea nagusitu da Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako lehenengo saioan
2016-02-17 14:32 BertsolaritzeaGaur goizean hasi da, Igorreko Kultur Etxean, Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako 24. edizinoa, Arratiaren eta Busturialdearen arteko kanporaketeagaz. Busturialdekoek lortu dabe puntuazinorik onena (438,5 puntu, arratiarren 336en aldean) eta, hortaz, finalaurrekoan izango dira.


























Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra