Bilbo nire kotxe barik!
2016-09-22 16:47 KultureaMobikortasunaren Europako Asteari amaierea emoteko, gaur eguena, hilak 22, Bilbao nire kotxe barik! Egunaren harian egindako manifestuaren irakurketea egin da.
Amor Misericordioso, Gallego Gorria eta Tomás Camacho ikastetxeetako ikasle bi, egunotan egin dan Marrazkidun Erredakzio Lehiaketan saritutakoak, manifestua irakurteaz arduratu dira.
Horrezaz gan, Bilboko alkate izandako Ibon Aresok, Bilbo uri atseginago, habitagarriago, jasangarriagoa izan daiten laguntzen daben persona edo kolektiboen lana eta baloreak aintzat hartzen dituan Bilboko Ibiltaria Saria jaso dau, zirkulazino, Garraio eta Ingurumen saileko zinegotzi Alfonso Gilen eskutik.
Manifestua
Bizikletan, metroan edo oinez joateak ekonomia hobetzen dau? Benetan? Bada, bai
Adibidez, Bilbon Bizi zerbitzuko bizikleta zuri gorriek miloe bi eta zazpiehun mila kilometro egin zituen igaz; horri esker, atmosferara ez ziran hirurehun eta hogei tona CO2 isuri, Udalak ia miloe bat euro aurreztu zituan eta Osakidetzak miloe bi eta erdi aurreztu zituan. Ez da bromea.
Baina, ganera, autoaren ordez bizikletea erabilten dauen edo oinez doan bilbotar bakotxak hiru mila euro aurrezten ditu urtean eta ia lau egun irabazten ditu, auto-ilaretan igaroten ez dituanak, hain zuzen.
Eta hori ona da uriko merkataritzarako. Txirrindulariak, oinezkoak eta garraio publikoa erabilten daben personak leialagoak dira auzoko dendakaz eta gidariak baino sarriago itzultzen dira.
Adibide asko dago. Eta zenbakiak. Eta estadistikak. Baina batez be zentzuna dago. Oinez edo bizikletan zoazenean hobeto zagoz. Pozago. Osasuntsuago. Eta gitxiago gastetan dozu medikuetan eta farmazietan.
Beraz, badakizu. Bizkortu! Argi bazabiz, zure poltsikoak eta gureak eskertuko dabe.
Bilbo nire kotxe barik!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!