Solifest, kontzertuetara joateko galkorrak ez diran elikagaiak emotea sustatzen dauen egitasmoa
2016-09-21 08:49 MusikeaSolifest, Moby Dick taldeak eta Bizkaiko Elikagaien Bankuko zenbait ordezkarik lehenago eskainiko daben berbaldi bategaz hasiko da. Hitzordua eguaztenean, irailak 21, 19:30ean izango da Bilborock aretoan.
Solifest jaialdia, Ideak Martxan lehiaketan saritutako zortzi egitasmoetako batek, galkorrak ez diran elikagaiak emotea sustatuko dau, zenbait kontzertu aretoetan, gaur hasi, irailak 21 eta domekara bitartean, hilak 25, eskainiko diran talde sortubarrien kontzertuetara sartzeko ordainketa modu legez.
Kontzertuetako lehenengoaren aurretik, hau da irailaren 21ekoa baino lehen, desoreka egoeran bizi diran personen elikadurearen inguruko berbaldi bat izango da. Beraz, Solifest jaialdia, Moby Dick taldeak eta Bizkaiko Elikagaien Bankuko zenbait ordezkarik lehenago eskainitako berbaldi bategaz hasiko da. Hitzordua eguaztenean, irailak 21, arratsaldeko 19:30ean izango da Bilborock aretoan. Jaialdiko edozein kontzertura bertaratu nahi daben lagunek, galkorrak ez diran elikagaiak entregau beharko ditue, zehatz esateko kilo bat entregau beharko dabe bertaratzeko. Elikagaiok hori Bizkaiko Elikagaien Bankuari emongo jakoz ondoren.
Jaialdi solidario honetako emonaldien egitaraua honako hau da:
• Irailak 22: Dock Bilbao, 22:00etan: Hozten + Los Cosméticos.
• Irailak 23: Hikateneo aretoan, 20:30ean: Sulky Boy + Purple Vellocet + King Cayman; Shake, 23:30etan, afterparty-a La Indieteca eta La Peñita taldeakaz.
• Irailak 24: Fever aretoan, 21:00etan, Leun + Noise Nebula + Tigres Leones eta afterparty-a The Lookers + Say Yes+ DJ Santo + Astro Zombi taldeakaz.
• Irailak 25: Satélite-T aretoan, 19:00etan: Los Vinagres.
Ideak Martxan: Bilboko bizitza soziala aberastea helburua, ikuspegi gaztea tarteko dala
Bilboko Udalak bultzatutako eta Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako Ideak Martxan lehiaketeak Bilboko gazteen eta gazteen kolektiboen sormen-ekimenen garapenari laguntzea dau helburu; eta horregaz batera Bilboko bizitza soziala eta kulturala aberastea. Gaztedi Bizkaia 2020 estrategiaren testuinguruan, zehatz esateko, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak izenpetutako Udal Gaztedi Bilbao hitzarmenean, kokatutako programa honegaz, Udalak 18 eta 35 urte bitarteko gazte bilbotarrek, berezko proiektuak garatzen esperimentau eta ikasi deien lagundu gura dau.
Saritutako egitasmoak gazteek zuzentzen ditue eta olerkigintzea, artea, musikea, balioak edo jasangarritasuna lako esparru anitzak jorratzen ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!