'Tarde para la ira'
2016-09-21 11:43 Zinema kritikakOrain arte aktore lez ezagutu dogun Raúl Arévalo arrakasta handiz estreinau da zuzendaritza lanetan.
- Zuzendaria: Raúl Arévalo.
- Gidoia: Raúl Arévalo eta David Pulido.
- Aktoreak: Antonio de la Torre, Luis Callejo,Ruth Díaz, Manolo Solo, Raúl Jiménez eta Font García.
- Herrialdea: Espainia.
- Iraupena: 88 min.
- Generoa: Thrillerra.
- Produktoreak: La Canica Films / Televisión Española (TVE).
- Balorazinoa: 4/5
Orain arte aktore lez ezagutu dogun Raúl Arévalo arrakasta handiz estreinau da zuzendaritza lanetan. Tarde para la ira erritmo biziko thriller psikologiko klasiko bat da, interpretazino eta zuzendaritza lan bikainak dituana.
Desioa eta mehatxua nahasten dira istorio honetan. Egia esan, zuzendariak ez dau orain arte kontauta ez dagoan ezer kontau; hamaika aldiz ikusi dogu zineman antzeko argudio bat. Baina ez dau ardura, filmak, entreteniduteaz gan, in crescendo doan tensinoari eta ikusminari eusten deutsolako.
Personaia piloa eta berba gitxi erabiliz, gidoi sendoa dauka filmak, dana Espaina cañi eta marginal batean girotuta. Western eta road movie generoetako ukutuakaz, arlo estetikoa mimo handiz zainduta dago.
Arévalok ez ditu epaitzen bere personaiak: bakotxak bere egiagaz burrukatu behar dau eta guztiak doaz, erremediorik barik, ezbeharrerantz, tragediarantz, jakin badakitelako destinua petrala dala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!