Mongolia honezkero ez da nomaden herrialdea (eta II)
2015-01-22 14:41 BidaideNomada batentzat sano gatxa da bertakotzea eta horren adibide argia da Ankhtsetseg Bardal. Orain urtebete alde egin eban Ulan Batorretik 400 bat kilometrora dagoan Orkhon probintziatik eta yurta kanpo auzoetan ezarri eban bizitokia.
Mikel Urdangarin beste musikarien laguntzino barik agertuko da oholtza ganean, '2015' biran
2015-01-22 14:06 MusikeaErronka barria ipini deutso bere buruari musikari bizkaitarrak. Zezeilean hasi eta maiatzera bitartean, hainbat kontzertu emongo ditu berak bakarrik, orain arte lagun izan dituan musikarien babes barik. Gitarrea eta ahotsa, besterik ez dau erabiliko. Kanta zaharrak eta barriak tartekatuko ditu Mikel Urdangarinek emonaldietan eta entzuleek urte amaieran aterako dauen disko barriko abestiak zelan jaioten diran ikusi ahal izango dabe.
UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleek alkartruke artistikoa egingo dabe Kanadagaz
2015-01-22 13:03 KultureaAizkora Burua ekimena, bi hilean behin Bilbon eta Toronton aldi berean egingo diran sei alkartruke itsu eta erakusketak osotzen dabe. Lehen alkartruke honetan, Bilbon, La Taller grabatu estudio eta galeriak erakusgai izango dau Kristiina Lahde artistearen lan bat. Eta, aldi berean, Torontoko Open Studio grabatu zentroak Rosa Parmaren lan grafiko bat aurkeztuko dau.
Ain_1 taldeak 'Badoa, badirau' disko barria zuzenean aurkeztuko dau Elgoibarren
2015-01-22 12:59 MusikeaAbenduan kaleratu eban Ain_1 boskoteak bigarren lana, Badoa, badirau autoprodukzinoa. Hamar kanta barri kaleratu ditu behar barrian Arrasateko taldeak. Urtarrilaren 23an, Elgoibarko Ilunpe tabernan joko dabe, 23:00etan.
Parlamentuko lexikoa bateratuko dabe Nafarroako Parlamentuak eta Euskaltzaindiak
2015-01-22 10:14 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren eta Nafarroako Parlamentuaren eretxiz, komenigarria eta beharrezkoa da parlamentu-lexikoa bateratzea, bien esku jarriz euskeraz egindako ahozko berbaldiak eta testuen tratamenduan eta itzulpenean espezializautako unidade administratiboek daukiezan zenbait erakundetan egindako lanak.
Hezkuntza Plataformen Topaguneak eta 'Hik Hasi' aldizkariak hezkuntza proiektuei buruzko berbaldiak emongo ditue
2015-01-22 09:59 jardunaldiakAramaion hasiko dabe gaur, hilak 22, hezkuntza proiektuen ganeko berbaldien birea Hezkuntza Plataformen Topaguneak eta Hik Hasi agerkariak. Ekimenaren helburua Euskal Herrian dagozan egitasmoak saretu eta harremanetan ipintea da. Gaurko hitzordua Aramaioko Kultur Etxean izango da, 18:30ean.
Aitor Elizegi kozineruak edegi dau Bizkaiko txotx denporaldia
2015-01-21 14:28 Jan edanakZornotzako Uxarte sagardotegian antolatu dau ekitaldia Bizkaiko Sagardaogileak alkarteak. Aitor Elizegi Bascook jatetxeko kozinerua arduratu da aurtengo sagardaoa ikusi, usaindu eta probeteaz. Irene Pardo Nekazaritza diputadua be bertan izan da.
Guggenheim museoak arte garaikideari buruzko zikloa antolatuko dau zezeilean Sopelan
2015-01-21 13:19 jardunaldiakLehenengo berbaldian Solomon Guggenheim Fundazinoaren sorrerea eta bildumak izango ditue berbagai, zezeilaren 4an, 19:00etan. Horrezaz gan, beste berbaldi bat eta tailer bi eskainiko ditu Guggenheimek arte garaikidearen ganean. Saio guztiak debalde izango dira.
Etxepare Institutua EUNIC sarean onartu dabe
2015-01-21 10:31 KultureaEtxepare Euskal Institutua EUNIC Europar Batasuneko Kultura Institutu Nazionalen Europako klusterreko kide alkartua izango da aurrerantzean. Erakundeak atzo hartu eban ebatzia, Letoniako Bruselako enbajadan egindako batzarrean. Waloniar eta flandriar institutuez gan, Europako estadu bat ordezkatzen ez dauen lehenengo kultura institutua bihurtu da holan Etxepare. Sare berean dagoz, besteak beste, British Council, Goethe Institut, Alliance Française eta Instituto Cervantes.
Balmasedak 46th World Wide Sketchcrawla hartuko dau urtarrilaren 24an
2015-01-20 17:42Euskalherria´s Sketchcrawl taldea 2011an jarri zan abian, Iruñeko bi marrazkilarik bultzatuta, Ana García de Pablo eta Edurne Iriarte, Bergarako Pili Azkarategaz alkartu ziranean bidaia-koadernoei buruzko ikastaro batean.
Euskal Nobela Baltzaren Astea antolatu dabe Baztanen
2015-01-20 14:16 KultureaHilaren 21etik 25era bitartean, euskeraz idatzitako nobela baltzak jorratuko ditue Baztanen, Euskal Nobela Baltzaren Astean. Mahai-inguruak, ipuin-kontaketak, bertso-trama eta liburu-aurkezpenak atondu ditue. Baztango Irakurle Taldeak antolatu ditu topaketok.
'Carnaval Splash' izenburuko kartelak iragarriko ditu aurtengo Bilboko Aratusteak
2015-01-20 13:57 kulturbizCarnaval Splash kartela izan da zezeilaren 12 eta 17a bitartean ospatuko diran 2015eko Bilboko Aratusteetako irudia izateko aukeratua. Daniel Castello Muñiz diseinatzaile eta ilustratzaile bilbotarra da kartel irabazlearen egilea. Bilboko Aratusteak iragarteak izan leiken ohoreaz gan, 2.000 euroko saria jasoko dau.
Gaur hasiko da FIPA Ikus-entzunezko Saioen Nazinoarteko Jaialdia, Miarritzen
2015-01-20 13:12 BarriakJack Williamsek eta Harry Williamsek sortutako The Missing sailaren lehenengo atalaren proiekzinoak abiatuko dau gaur FIPA jaialdia, 19:45ean, Miarritzeko Midi geltokian. Gaurtik zapatura bitartean 30 herrialdeko 130 ikus-entzunezko lan izango dira lehian, tartean, erreportajeak, dokumentalak, sailak eta fikzino beharrak.
Rapa eta elektronikea buztartu ditu Revolta Permanent taldeak 'Genesis' disko barrian
2015-01-20 11:01 MusikeaBehar barria eta makina bat zuzeneko dakarz Revolta Permanent taldeak Genesis behar barriagaz batera. Orain, ganera, laukote dira, izan be Iker Villak eta Iker Aginagak lagun izango ditue aurrerantzean Aitor Abio eta Mikel Becerra. Gaur, urtarrilak 20, Gasteizko Parralen joko dabe, 20:30ean.
'Cola! Poster Week' kartelaren asteak berbaldiak, erakusketak eta tailerrak antolatuko ditu asteon
2015-01-19 17:19 jardunaldiakMartitzenean, hilaren 20an, hasiko da Cola! Poster Week kartelaren astea, EHUko Arte Eder Fakultadeak antolatuta. Urtarrilaren 30era bitartean, berbaldiak, erakusketak, tailerrak eta dokumentalen proiekzinoak atonduko ditue. Jarduera praktiko eta teorikoak eskainiko ditue, kartela ideen transmisore izateaz aparte, jarduera artistikoa jorratzeko euskarria be badala erakusteko
Alex Txikon Pakistanera bidean da Nanga Parbat (8.126m) mendia neguan eskaletako asmoz
2015-01-19 17:04Alex Txikonek (Lemoa, 1981) erronka ederra dauka Pakistanen. 8.126 metroko mendi hau munduko bederatzigarren altuena da eta Pakistango bigarren altuena. Himalaia mendikatearen mendebaldeko muturrean kokatua, neguan eskalau barik geratzen diran bi ‘zortzimiletako’ bat da, K2agaz (8.611 m.) batera.
'Eskorbuto, la mas macabra de las vidas' lanak irabazi dau 2015eko Dock of the Bay saria
2015-01-19 14:50 ZinemeaKiko Grauren Eskorbuto, la mas macabra de las vidas lanak irabazi dau Dock of the Bay, musika dokumentalen Donostiako jaialdiko sari nagusia, Ez fikzinozko ariketa erradikala izateagaitik eta bandearen punk espiritua azaldu eta transmitiduteko helburua izateagaitik generoz kanpoko muntaketeagaz.
Alex Niggemannen techno-house doinuek abiatuko dabe 2015eko Art After Dark egitaraua
2015-01-19 14:05 MusikeaAlemaniatik datorren Alexander Niggemann musikaria izango da aurtengo lehenengo Art After Dark ekimeneko protagonistea, urtarrilaren 23an. Lehenago, Chazbo eta Madelman igongo dira eszenatokira musikea ipinteko. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira.
Mikroantzezlanen bidez emakumeen eta gizonen arteko bardintasunerako programa bat abiarazo dabe Bilbon
2015-01-19 13:46 kulturbizBilboko Udaleko Bardintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailak eta Peopleing sormen agentziak proiektu fresko eta barritzaile bat martxan jarri dabe, mikroantzezlanen bidez, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko bardintasunaren alde lan egiteko, gizartean dagozan estereotipoak apurtzeko eta arlo guztietan emakumezkoen parte hartzea sustatzeko.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...