Celine Duval frantziarraren erakusketea ipiniko dabe Bilboko Rekalde Aretoan
2015-09-21 11:20 KultureaDuvalek lehenengoz aurkeztuko dau Bilbon bere proiektua, 'Impresiones, paisajes' izenburukoa. Bere zeregina edizinoagaz lotuta dago, artelan barriak sortzeagaz baino gehiago. Izan be, urteak daroaz Duvalek paisajeak batzen, postalen, argazkien, albumen eta aldizkarietako errekorteen bidez. Irudien dekonstrukzinoa egitea da bere helburua. Irailaren 22tik zemendiaren 1era ikusi ahal izango da bere lana Bilbon.
Duvalek lehenengoz aurkeztuko dau Bilbon bere proiektua, 'Impresiones, paisajes' izenburukoa. Bere zeregina edizinoagaz lotuta dago, artelan barriak sortzeagaz baino gehiago. Izan be, urteak daroaz Duvalek paisajeak batzen, postalen, argazkien, albumen eta aldizkarietako errekorteen bidez. Irudien dekonstrukzinoa egitea da bere helburua. Irailaren 22tik zemendiaren 1era ikusi ahal izango da bere lana Bilbon.
'Mapamundistas 2015' egitasmoaren barruan, Institutu Frantsesagaz alkarlanean ekarri dau 'Impresiones, paisajes' erakusketea Bizkaiko Foru Aldundiaren Rekalde Aretoak. Celine Duval Saint-Germain-en-Laye herrian jaio zan 1974an eta gaur egun Normandian bizi da, itsasotik hurre. Documentation Celine Duval da bere izen artistikoa. Artxibo-izena hartu dau, bere asmoak garbi adierazoten ditualakoan.
Duvalek hamarkada bi daroaz familia-albumak, postalak eta aldizkarietako errekorteak batzen eta sailkatzen. Foru Aldundiak erakusketearen aurkezpenean azaldu dauenez, Duvalek ez dau irudirik ganeratzen mundura, edizinoan kokatzen dau bere zeregin artistikoa, eta bere artxiboetan edo beste batzuenetan topetan dau behar dauen materiala.
Duvalen helburua irudien dekonstrukzinoa da, irudiak alkarregaz konparetan ditu, irudien arteko zubiak eregi. Bilbora ekarri dauen erakusketan, postaletako irudietan ipini dau arretea. Postaletako paisajeetako ohiko ezaugarri batzuk ezabatzen dira.
Erakusketea martxan dagoan artean, bisitaldiak eratu ditue Rekalde Aretoan. Urriaren 3, 17 eta 31n, eguerdiko 12:30ean, bisitaldi iruzkinduak egongo dira frantsesez. Hizkuntza horren erabilerea bultzatuko dau Institutu Frantsesak jarduerotan, parte-hartzerako formulen bidez. Bestetik, urriaren 17rako, familientzako tailerra antolatu dabe. Hiru eta sei urte bitarteko umeek parte hartu ahal izango dabe 10:30etatik 11:45era eta 7 eta 11 urte bitartekoek 12:00etatik 13:30era. Tailerra gaztelaniaz egingo dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!