Udako ikastaroen eskaintza 'anitza' dakar UEUk

Bizkaie! 2016-05-18 12:14   Kulturea

Aurten, 30 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Udako Euskal Unibersidadeak, UEUk. Askotariko gaiak eta formatuak landuko ditue eta horregaitik, Anitza izango da udako ikastaroon goiburua. Iruñea, Eibar, Baiona, Bidarte, Donostia, Bilbo eta Zumaia izango dira egoitzak eta gizartean pil-pilean dagozan kezkei erantzuten ahaleginduko dira.

Euskal Herriko 20 talde baino gehiago, aurtengo Donostiako Jazzaldian

Bizkaie! 2016-05-18 08:31   Musikea

Garagarrilaren 20tik 25era egingo da Heineken Jazzaldiaren 51. edizinoa eta bertoko taldeek presentzia nabarmena eukiko dabela aurreratu dabe antolatzaileek. Euskal Herriko 20 talde aukeratu ditue eta oraindino egitarauan besteren bat sartuko dabela aurreratu dabe.

Bilboko Zazpi Kaleetako jauregiak ezagutzeko bisitaldi gidatuak, bagilean

Bizkaie! 2016-05-18 10:08   Kulturea

Bilboko Udalak antolatzen dauen Bilbao Izan programearen barruan, Bilboko alde zaharreko jauregiak ezagutu ahal izango dira datorren hilean. Dobako bisitaldiak dira baina aurretik izena emon behar da.

Mongolia biak hil hurran

Zigor Aldama 2016-05-17 13:45   Bidaide

Yin eta yang. Ura eta ardaoa. Gaua eta eguna. Bustia eta igarra. Kontrajartze formula asko erabili daitekez Mongoliako uriburua eta Txinako erregioa dan Barrualdeko Mongoliakoa konparetako eta danak dira zuzenak ze Ulán Bator eta Hohhot sano desbardinak dira. Herritarrak, barriz, danak dira bat.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bilboko Aste Nagusiko kartelen lehiaketako finalistak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2016-05-17 13:03   Lehiaketak

Maiatzaren 23tik 27ra, Bilboko herritarrek kartel irabazlea aukeratzeko modua eukiko dabe, Udalaren webgunean eta Aste Nagusiaren Facebook orrian. Aurten, hilebete lehenago antolatu dabe lehiaketea, behin betiko kartela luzaroagoan erakutsi eta zabaldu ahal izateko.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Antartikan sortutako artelanak ipini ditue Andrea Juanek eta Teresa Jareñok Bizkaia Aretoan

Dabi Piedra 2016-05-17 12:01   Kulturea

Argentinako Gobernuaren Antartikako zuzendaritzearen eta EHUren alkarlanari esker abiatutako proiektuaren barruan, 45 egun pasau zituen Andrea Juan eta Teresa Jareño artistek Antartikako base baten. Han sortutako obrak Bilboko Bizkaia Aretoan dagoz ikusgai, maiatzaren 25era arte, Artea Antartikan izenburupean.

Arte eszenikoen nazinoarteko ikerketa saria antolatu dau Artez Blaik

Bizkaie! 2016-05-17 15:50   Kulturea

Irailaren 26ra bitartean entregau ahal izango dira ikerketa-lanak, Artez Blai kultur alkarteak azaldu dauenez. Euskeraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira arte eszenikoen ganeko ikerlan, gogoeta eta saiakerak. Lan irabazlea argitaratu egingo da.

Museoen Nazinoarteko Egunean, Bizkaiko museoetan sartzea doban

Bizkaie! 2016-05-18 13:00   Kulturea

Gaur, hilak 18, Museoen Nazinoarteko Eguna da. Museoak eta paisaia kulturalak izenburupean, jarduera ugari antolatu ditue egunotan. Ganera, gaur, doban sartu leiteke museo guztietan.

Bilboko Bildurrezko eta Fantasiazko Zinemaldiak 9.238 ikus-entzulegaz zarratu dau 22. edizinoa

Bizkaie! 2016-05-17 10:46   Zinemea

FANTen aurtengo film irabazlea, Valentín J. Diment zinemagile argentinarraren El eslabón podrido (Argentina, 2015), eguen honetan, maiatzaren 19an, arratsaldeko 20:00etan, eskainiko da barriro, Bilboko Golem-Alondiga zinema-aretoetako 1. aretoan (4 euro).

Itzulpena da giltza euskerearen normalizazino proiektuari ekiteko eta euskerearen duintasuna aldarrikatzeko

Bizkaie! 2016-05-17 10:07   Euskerea berbagai

Xabier Irujok, Nevadako (Reno) Unibersidadeko Euskal Ikasketen Zentroko zuzendarikideak, Euskerea erbestean (1936-1975) izeneko berbaldia emongo dau eguen honetan, maiatzaren 19an, arratsaldeko 19:30ean, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan.

Homofobia erakustea da horren kontra burruka eraginkorra egin ahal izateko era bakarra

Bizkaie! 2016-05-17 09:09   Kulturea

Maiatzaren 17a, les-homo-trans-bi-inter-fobiaren kontrako Nazinoarteko eguna dan honetan, Bizkaiko E28ko Koordinakundea osotzen dogun taldeok gure alkartasuna helarazo nahi deutsegu, lehenengo eta behin, indarkeria sufriduten daben persona guztiei.

Eguzkia hartzeko zergea pagau dozue?

Markues 2016-05-16 16:50   Begi betegarri

Sexu bereko personen arteko ezkontzearen eta sexu aldaketearen alde dagoz Euskadiko gazte gehienak

Bizkaie! 2016-05-16 16:04   Kulturea

Maiatzaren 17a, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazinoarteko Eguna dala gogoan hartuta, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gazteak 2016 ikerketearen datuen aurrerapena plazaratu dau.

Teknologia barrietan euskerea gehiago erabilteko gomendioak plazaratu ditu Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2016-05-16 15:46   Euskerea berbagai

Euskerearen Aholku Batzordeko IKTen atalak aurkeztutako agirian, hamabi gomendio jasoten dira, herri-erakundeei eta interneten dabilzan profesionalei zuzenduak. Teknologia barrietan eta interneten euskera gehiago erabilteko helburua daukie gomendiook. Hizkuntza txikiek interneten badaukiela lekua baina lanean segidutea ezinbestekoa dala dino Jaurlaritzeak.

X. Mangamorek badauka kartela

Bizkaie! 2016-05-16 13:01   Kulturea

Amorebieta-Etxanoko Mangamoreren hamargarren edizinoak badauka kartel ofiziala. Marcel Pérez eta Marisa Martinez dira egileak eta protagonisten eboluzinoa ikusten da, Mangamoreren bideo-joko ofizialean be agertzen diranena.

'Lurrak' euskal zirku ikuskizuna bagilean estreinauko dabe

Dabi Piedra 2016-05-16 12:23   Kulturea

Bilboko eta Gasteizko udalek alkarlanean produzidu dabe ikuskizuna eta bagilaren 10ean izango da lehenengo emonaldia, Arabako uriburuko Kaldearte azokan. Hil horren 27an Bilboko Kalealdian egongo da Lurrak. Zirku garaikidea eta euskal kulturea buztartzen dituan kalidadezko ikuskizuna dala dinoe bultzatzaileek.

Giro ederrean ospatu dabe Amaiurren Nafarroako Bertso Eskolen Eguna

Bizkaie! 2016-05-16 12:20   Bertsolaritzea

Gaur egun, 18 urtetik beherako 228 ikaslek lantzen dabe bertsolaritzea eskola orduz kanpo Nafarroan. Astean behingo maiztasunez, bertsogintzearen oinarriak eta irakaspenak jasoteagaz batera, besteak beste, ahozkotasuna eta gaitasun komunikatiboak garatzen ditue giro ludiko batean.

Hemen da Bizkaie! barriztua

Bizkaie! 2016-05-16 10:32   Kulturea

Bizkaierea erabiliz eta berbakera hau sustatuz kazetaritza produktu duina eskaintzeko jaiotako agerkariak estetika eta barrualde barriak dakarz: argia, zehatza, zuzena, dinamikoagoa, parte-hartzea sustatuko dauena, komunidadeari garrantzia emongo deutsona.

Literaturea eta gastronomia ardatz, Ines Ortega eta Xabier Gutierrezen arteko barriketaldian

Bizkaie! 2016-05-16 10:18   Kulturea

Eztabaidak literatureagaz ekimenak, Inés Ortega gastronomia idazle ezaguna, eta Los aromas del miedo eleberri baltz seriearen bigarren partea dan El bouquet del miedo liburua argitaratu barri dauen Xabier Gutiérrez, Arzak jatetxeko Barrikuntza Zuzendaria alkartuko ditu datorren martitzenean, maiatzaren 17an. Literatura entre fogones izeneko topaketea Almudena Cacho kazetariak gidatuko dau.