XIX. Bosteko erakusketa ibiltariak Leire Urbeltz, Laurita Siles eta David Hornback artisten lana zabalduko dau
2016-09-05 15:50 KultureaDeserriratuen bidai da talde-erakusketearen titulua, jenteari destinorik barik iges egiteari buruz gogoeta eginarazotea da erakusketearen asmoa. Izan be, horixe da Europako mugetan pilatutako milaka errefuxiatuen egoerea.
Honezkero finkatuta dagoan erakusketa ibiltariaren hemeretzigarren edizinoa Lorea Bilbao Euskera eta Kulturako foru diputaduak aurkeztu dau, eta, beragaz batera, Nora Pereda Basauriko Kulturako zinegotzia eta Laurita Siles eta David Hornback egon dira; artista bi horreen lana Bosteko 2016 erakusketan dago ikusgai, beste batzuenagaz batera. Erakusketa ibiltaria bost udaletako beste hainbeste erakusketa-aretoren artean koordinetan da (Basauri, Leioa, Arrigorriaga, Zornotza eta Getxo), eta udal horreetako kulturako arduradunen lankidetzeari eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntzinoari esker antolatzen da.
Edizio honetan, Leire Urbeltz, Laurita Siles eta David Hornback artisten lana aukeratu da erakusketarako:
David Hornback
David Hornback (Los Angeles, 1962) artisteak eta San Jose Mercury News-eko erredakzinoko bere lankideek Pulitzer saria irabazi eben 1990ean, San Frantziskoko Loma Prieta lurrikareari buruzko erreportajeagaitik.
Kazetari grafiko ibili da National Geographic, GEO, Time, New York Times, Stern eta beste zenbait hedabiderentzat.
Argazkigintzako artista handi hau Berlin eta Bilbo artean bizi da.
Laurita Siles
Laurita Silesek (Marbella, 1981) diziplinari jarraitzen ez deutson eprodukzino plastiko/ikus-entzunezko ibiltaria egiten dau, eta lekuak emoten deutso ardurea, besteak beste, krisi ekologikoak eta sustraiak galtzeak sortzen duaen nostalgiak. Akaso, horren arrazoia Arte Ederren arloan jaso dauen prestakuntza nomada izan daiteke; izan be, Valentzia, Islandia, Vancouver, Kanada eta Euskal Herriko arte eskoletan egin ditu ikasketak.
Artista honek Enkarterri eta Uribe Kosta ditu bizileku eta beharleku. Egun, Euskal Herriko Unibersidadeko Arte Eder fakultadean doktoretzako ikerketa bat amaitzen dago. Silesek era askotako jardueretan parte hartu dau, adibidez, Ertibil 2013, Bilboko Rekalde Aretoan, edo Goazen Txinara! Pekingo Cervantes Institutuan (2012). Ganera, lehenengo saria jaso eban Euskalaklip Lehiaketan, baita Euskal Herriko Unibersidadearen irudia hurreratzeagaitik be, Edurne Gonzalesegaz batera (2010).
Leire Urbeltz
Leire Urbeltz Arte Ederretan lizentziau zan Euskal Herriko Unibersidadean, 2008an; ilustrazino sortzaileari eta ikus-komunikazinoko teknikei buruzko graduondoa egin eban 2009an, eta artearen ikerketa eta sorkuntzeari buruzko masterra 2011n. Banaka, erakusketa bi egin ditu: Almanaque, Gasteizen (2011) eta La quimera residual, Iruñean (2008). Horrezaz gan, hainbat beka jaso ditu Zaragoza, Caceres eta Pekinen (China).
Deserriratuen bidai da talde-erakusketearen titulua
Jenteari destinorik barik iges egiteari buruz gogoeta eginarazotea da erakusketearen asmoa. Izan be, horixe da Europako mugetan pilatutako milaka errefuxiatuen egoerea.
Bosteko 2016 erakusketeak atzera be hurreratzen deusku diziplina anitzeko arte garaikidea; artistek askotariko lanak egin ditue gai berberaren inguruan, eta hainbat teknika erabili ditue: papel gaineko collagea, bideoak eta argazkiak.
Erakusketea irailaren 7an inaugurauko da Basaurin, eta, ondoren, Leioa, Arrigorriaga, Amorebieta-Etxano eta Getxon egongo da ikusgai.
Bosteko plataforma interesgarria da prestakuntzea Bizkaian jaso daben artisten lana zabaldu eta ezagutarazoteko. Artista horreek, ganera, prestigio handia dabe erakuskeeta hartuko daben Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietan.
Hemeretzigarren edizinoko aurkezpenean Lorea Bilbao diputatuak adierazo dau: Hemeretzigarren edizino honetan be Bostekoren esentzia irudikatzen da; erakusketea garaikidea da eta diziplina anitzekoa. Aurten be, Bizkaiko Foru Aldundiak babestu dau proiektua, izan be, artea Bizkaiko txoko askotara eroateko aukerea emoten dauelako; bide batez, kulturea zein balore artistikoak zabaltzeko behar-beharrezkoa dan sorkuntza artistikoa bultzatzea lortzen dauelako. Bosteko plataformea sano interesgarria da Laurita Siles eta David Hornback-en moduko artisten lana zabaldu eta ezagutarazoteko. Izan be, Bostekoren ezaugarririk bereziena da erakusketako obrak Bizkaiko hainbat udalerritara eroaten dirala. Erakusketa ibiltaria izateak aukerea emoten dau bost udalerritako biztanleek erakusketa interesgarri hori ikusi deien.
Bosteko 2016ren inaugurazino ofiziala irailaren 7an egingo da, 18:30ean, Basauriko Ariz Torrean.
Bosteko 2016 erakusketearen lekuak eta datak:
- Basauri (Arizko Torretxea): irailaren 7tik urriaren 1era.
- Leioa (Kultur Leioa): urriaren 3tik 23ra.
- Arrigorriaga (Euskaldun barria erakusketa-aretoa): urriaren 24tik zemendiaren 11ra.
- Amorebieta-Etxano : zemendiaren 14tik abenduaren 7ra.
- Getxo (Torrene aretoa): abenduaren 3tik 30era.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!