Zabalik dago Bilboko Parrapean III. Komiki Lehiaketan lanak aurkezteko epea
2016-09-05 12:30 KultureaLanak urriaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira Begoñako Liburutegian, eta jatorrizkoak izan beharko dabe, gaiak eta teknikea libreak izanik, euskeraz edo testu barik. Oinarri osoak hemen.
Bilboko Udalak, 14 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta euskeraz egindako komikien Parrapean III. Komiki Lehiaketarako deialdia zabaldu dau. Interesatuek urriaren 14ra arte aurkeztu ahal izango ditue jatorrizkoak eta argitaratu bakoak izan beharko daben lanak Begoñako Liburutegian (Circo Amateur Club Deportivo kalea, 2). Lanak posta ziurtatuz be aurkeztu ahal izango dira.
Kultura Sailak diseinau eta urriaren 18tik 29ra, 4. Barrutian, Bilboko Begoñako eta Santutxuko udaltegietan izango dan Parrapean komiki egunak komiki jaialdiaren barruan dago. Tartean, euskeraz istorioak kontetako modu horri buruzko tailerrak, berbaldiak, emonaldiak eta erakusketak jasoko dira. Horrezaz gan, Karmelo plazearen inguruetan komiki azokea eta bestelako jarduerak be egongo dira urriaren 29an, zapatuan.
Interesauta dagozan personek banaka edo taldean hartu ahal izango dabe parte. Komiki kategoria bakarra egongo da, euskeraz edo testu barik. Gaiak eta teknikea libreak izango dira, baina istorioak jatorrizkoa eta argitaratu bakoa izan beharko dau, eta kolorez edo zuri baltzean egin ahal izango da. Lanek bi orrialde baino ez ditue izango, A4 formatuan (bertikalean). Papelean aurkezteaz gan, formatu digitalean be aurkeztuko dira, posible bada.
Lanak eskuz edo postaz aurkeztu ahal izango dira, urriaren 14ra arte Begoñako Udal Liburutegian. Antolatzaileek, jaialdiaren amaiera ekitaldian, urriaren 29an, goizez, Karmelo plazan, banatuko diran hiru sari ezarri ditue. Sarituek zenbait informatika eta marrazketa material jasoko dabe, diploma batez gan, eta komiki irabazlea Berton aldizkarian argitaratuko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!