Euskerearen erabilerea sustatzeko Lankidetza Protokoloa sinatu dabe Osakidetzak eta Arabako Foru Aldundiak
2016-09-06 15:14 Euskerea berbagaiOsakidetzak baeukan hau lako akordioa, aurtengo maiatzean sinatua, Bizkaiko Foru Aldundiagaz; gaurkoaren ostean, barriz, Gipuzkoako Foru Aldundiagaz be gauzatzeko asmoa dago.
Arabako Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol Sailak eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak euskerearen erabilerea sustatzeko egitasmoak garatzeko lankidetza-protolokoa sinatu dabe gaur. Lankidetza-protokolo horren itzalean, Arabako Foru Aldundiak eta Osakidetzak hainbat konpromiso hartu ditue, besteak beste, euskerearen erabilerearen normalizazino-kontuetan dituen ekintza-esparruak zehaztea, arlo honen inguruko informazinoa trukatzea, egindako ekintzak nahiz abian jartekoen eragina aztertzea, eta euskerearen erabilerea bultzatu leikien ekintza bateratuak proponidutea.
Jon Etxeberriak, Osakidetzako Zuzendari Nagusiak, eta Igone Martinez de Lunak, Arabako Euskera, Kultura eta Kirol Foru Diputaduak, sinatu dabe hitzarmena. Arabako Foru Jauregian eginiko ekitaldian, lurralde honetako Erakunde Sanitario Integratu (ESI) guztietako personal-buruek hartu dabe parte, besteak beste.
Sinaturiko protokoloak erakunde bion arteko lankidetza-esparrua zehaztea dau helburu, betibe, bakotxaren eskumenei zor jaken begirunean oinarrituta, euskerearen normalizazinoaren sustapenari jagokonez, Araban aurrera egiteko asmoz.
Asmo horregaz bat, Jarraipen eta Koordinazino Batzorde Mistoa eratuko da bi hilebeteko epean, lankidetza-protokolo honetan jasotako zereginei ekiteko ardurea izango dauena.
Euskal Osasun Zerbitzuak baeukan hau lako akordioa, aurtengo maiatzean sinatua, Bizkaiko Foru Aldundiagaz; gaurkoaren ostean, barriz, Gipuzkoako Foru Aldundiagaz be gauzatzeko asmoa dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!