Zabalik da Durangoko Azokan izena emoteko epea, baDAtor 51. edizinoa!
2016-09-06 09:31 KultureaZabalik da abenduaren 2tik 6ra egingo dan 51. Durangoko Azokan izena emoteko epea irailaren 30era bitartean.
Zabalik da abenduaren 2tik 6ra egingo dan 51. Durangoko Azokan izena emoteko epea. Edizino barri honetan parte hartu nahi daben argitaletxe, diskoetxe, produkzino etxe, alkarte, erakunde eta banatzaileek zein auto-produktoreek www.durangokoazoka.eus atarian egin ahal izango dabe eskaria irailaren 30era bitartean. Urtero legez, aukera bat baino gehiago dago: erakusmahai osoa, erdia edo auto-produktoreen gunea.
Bere produktuak Durangoko Azokan izan nahi dituenak, hainbat aukera ditu. Azokaren araudian jasotako irizpideen arabera, erakusmahai osoa, erdia edo hainbat partaiderekin batera konpartidutako auto-produkzinoen gunea kontratau ahal izango ditu. Hemen, ikusi zeinkie, araudia.
Eskaera online egingo da Durangoko Azokearen webgunean. Aurretik parte hartu dabenek beren erabiltzaile izenagaz egin beharko dabe; ostera, lehenengo aldiz Azokara datozenek beren burua erregistrau beharko dabe lehenengo expositore legez. Hurrengo pausuetan, aukeratzen da stand muetea.
Auto-produktoreen guneari jagokonez, behin izen emotea amaituta, eremua zelan konpartidu adosteko bilera bat antolatuko da (espazioaren dekorazinoa, txandak…). Aurreko edizino bateko esperientziari buruzko informazinoa, hemen
Durangaldeko argitalpenak
Gerediaga Alkarteak eskualdeko sortzaile, alkarte eta erakundeei ezelako kosturik barik Durangoko Azokan beren produktuak erakusgai eta salgai jarteko aukerea emoten deutse. Azokearen araudi nagusia beteteaz gan, helbide fiskala Durangaldeko udalerriren baten izan behar dau eskatzaileak. Produktu guztiak Durangaldeko argitalpenak lez erakutsiko dira. Izena-emoteko Gerediaga Alkartera jo behar da.
Aurtengo Azokeari begira kontuan hartu beharreko beste hainbat data:
- Urriaren 1etik aurrera izena-emOteko aukerea izango dabe beren lanak Azokan zuzenean aurkeztu nahi dituen sortzaileek.
- Ikasle Eguneko tailerretan izena-emon nahi daben ikastetxeek irailaren erdialdetik aurrera egin ahal izango dabe.
- Boluntarioek urrian emon ahal izango dabe izena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!