Euskal komikigintzea Bruselako Fète de la BD jaialdian
2016-09-02 08:44 KultureaFête de la BD / Strip Feest jaialdian euskal komikigintzearen ordezkari izango dira Gregorio Muro eta Adur Larrea euskal sortzaileak eta modu aktiboan esku hartuko dabe.
Emile Larre eta Teodoro Hernandorena omenduko ditue aurtengo Xalbador Egunean
2016-09-02 08:34 BertsolaritzeaUrriaren 22an eta 23an ospatuko dabe Xalbador Eguna, Urepeleko bertsolari handia gogoan. Egitarau zabala antolatu dau Deiadarra alkarteak.
Getxoko III. Skate Asteak bertoko zein nazinoarteko txapelketak eskainiko ditu
2016-09-01 13:54 KultureaDatorren zapatuan, hilaren 3an, hasi eta hurrengoan amaituko dan jarduera-programearen helburua, udalerrian hain errotuta dagoan kirol hau sustatzea eta jente guztiarengana hurreratzea da.
Hemen dator XI. Una Ria con Duende
2016-09-01 12:53 KultureaIbaiondoko barrutia aire eta erritmo flamenkoz beteko da hamaikagarren urtez jarraian, zapatu honetan, irailaren 3an, Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatutako Una Ría con Duende topaketa flamenkoak hasiko diralako.
Tene Mujika bekan parte hartzeko epea zabaldu dabe
2016-09-01 12:38 KultureaDebako Udalak eta Elkar argitaletxeak emoten dabe bekea, Euskal Herriko oraintsuko historiaren ganeko liburuen proiektuak bultzatzeko.
Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal bertsolariak Mexikon izan dira, inprobisatzaileen topaketan
2016-09-01 10:58 BertsolaritzeaIrati Majuelo itzultzaileagaz batera, euskal bertsolarien ordezkari izan dira eta Latinoamerikako hainbat inprobisatzailegaz kantau dabe.
Irailean ekingo jake ondarea Zabaltzeko Bilbao Izan dobako bisita gidatuei
2016-09-01 09:54 KultureaIrailaren 3tik 30era Chávarri Jauregia, Foru Jauregia, Allende txaleta edo Ramón de la Sota ontzigilearen lehenengo bizilekua izan zen Villa María bisitatuko dira –kanpotik–, beste batzuen artean.
Sopelako Udalak Surf Business Meeting jardunaldia antolatuko dau irailaren 23an
2016-09-01 09:45 KultureaSurfari lotutako turismoa aztertuko dabe, euskal kostaldean igoera handia izan dauen sektorea dalako. Adituen, profesionalen eta kostako herrien arteko alkartrukea izango da.
UPV/EHUko eskola-ontziak, Saltillok, bere ateak edegiko ditu nahi daben guztiek ontzia bisitau deien Bermeon
2016-08-31 14:48 KultureaAbuztuaren 17tik irailaren 2ra UPV/EHUko Saltillo eskola-ontziak ohikoa dan udako itsasaldia egiten dago euskal portuetan zehar; ondorioz, biharkoa izango da ontzia bisitetako azken aukerea.
'Maogaz bizi naz egunero'
2016-08-31 13:43 BidaideRen Zhenlong, iparraldeko Shanxi probintzian jaio zan 1960. urtean eta Txinan zehar dagozan Maoren imitatzaileetako bat da.
Zazpi pintura erakusketa ibiltari Bilboko udaltegietan, Expodistritoren eskutik
2016-08-31 12:59 KultureaIrailaren 1ean hasiko da Expodistrito ekimenaren hiruhileko honetako programazinoa. Artea auzoetara hurreratzea da helburua.
Bideodromo, bideo eta zinema esperimentalaren jaialdia, irailean BilbaoArten
2016-08-31 09:57 ZinemeaFormatu eta genero ugaritako lan esperimentalak ikusi ahal izango dira BilbaoArte galerian, irailaren 9tik. Film finalistak hilaren 26an proiektauko ditue.
Zeanurin ermitarik ermita, naturea eta kulturea buztartuz
2016-08-31 09:12 KultureaIrailaren 4an, domekan, izango da Zeanuriko Ermiten XXIX. Mendi Martxea.
Elgoibarko Mausitxa munduko 50 gaztai onenen artean sartu dabe
2016-08-31 08:32 Jan edanakErresuma Batuan egin da Great Taste 2016 lehiaketea eta, mundu guztiko 10.000 parte-hartzailetik, Mausitxako gaztaia aukeratu dabe onenen artean.
Denporea ardatz hartuta dator irailaren 1ean hasiko dan X. GetxoPhoto
2016-08-30 14:28 KultureaGetxoPhotok Irina Werning, Chino Otsuka, Bohnchang Koo, Amit Sha’al, Jérémie Nassif, Amy Friend, Eulalia Abaitua, Carlos Ayesta & Guillaume Bression, Matthew Pillsbury, Rachel Sussman, Manabu Yamanaka, Mark Formanek, Paperezko erlojuak, Kris Sanford, Daesung Lee, Ken Kitano, Ori Gersht, Michael Wesely, Luce Lebart eta Anna Katharina Scheidegger argazkilarien lanak erakutsiko ditu.
Rock-and-rollak industria diskografikoaren produkzino eta banaketa-prozesuak aldarazo zituan
2016-08-30 13:31 MusikeaIndustria diskografiko garaikidearen bilakaerea aztertu dau Gaizka Insunzak, Europako barrikuntza-prozesuen analisi baten bidez.
Burgostik Pasaiarako Gurdi Bidea egingo dau Albaolak, abuztuaren 31n hasita
2016-08-30 12:22 KultureaHamazortzi egunez, Burgos, Araba, Nafarroa eta Gipuzkoa zeharkatuko ditue, Albaola Itsas Faktoriara bikea eta alkitrana eroateko. Idiek eroango dabe gurdia.
Getxoko Film Laburren Express lehiaketan izena emoteko epea abuztuaren 31n hasiko da
2016-08-30 10:23 ZinemeaLehenengo aldiz egingo dabe lehiaketea irailaren 30etik urriaren 2ra, Areetako Andres Isasi musika eskolan. Izen emotea irailaren 26ra arte egongo da zabalik.
Juan Gabriel musikari mexikarra bihotzekoak jota hil da 66 urtegaz
2016-08-30 10:08 MusikeaGrabazinoaren Akademia Latinoaren arabera, Juan Gabrielek 100 miloe disko baino gehiago saldu ditu munduan zehar, eta 1.500 abesti baino gehiago sortu.

























Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra