Sopelako Udalak Surf Business Meeting jardunaldia antolatuko dau irailaren 23an

Bizkaie! 2016-09-01 09:45   Kulturea

Surfari lotutako turismoa aztertuko dabe, euskal kostaldean igoera handia izan dauen sektorea dalako. Adituen, profesionalen eta kostako herrien arteko alkartrukea izango da.

Sopela Kosta Fest jaialdiaren programazinoaren barruan dago Surf Business Meeting. Surfari lotutako eskaintza turistikoa hobetzeko neurriak aztertzea izango da helburua. Izan be, goraldian dan sektorea da hori euskal kostaldean. Antolatzaileek emondako datuen arabera, Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldera 30.000 bisitari inguru etorten dira urtero beren-beregi surfa egitera, eta beste 45.000k egonaldia aprobetxetan dabe surfa egiteko. Sopela da euskal surfaren erdiguneetako bat.

Adituen esanetan, hazten segiduko dau surfaren sektoreak, ganera. Munduan 12.000 miloe euro mobiduten dituan sektorea da eta 35 miloe lagunek egiten dabe kirol hori. Egoera horretara egokitu nahi dau Sopelako Udalak eta Surf Business Meeting horretara bideratuta egongo da. 

Administrazino publikoek eta sektoreko enpresa pribaduek lan tresnak sortu ahal izatea eta alkarlanean behar egitea dira Surf Business Meetingegaz lortu nahi diran onurak. Horretarako, adituek parte hartuko dabe eta kostaldeko hainbat herritako ordezkariek euren esperientziaren barri emongo dabe: Ericeira, Viana do Castelo, Ferrolterra, Salinas, Ribamontan al Mar, Sopela, Zarautz, Miarritze eta Hossegor.

Antolatzaileen esanetan, aukera ona izango da abian jarritako ekimen barritzaile eta arrakastatsuenak zein surfaren turismoko jokera barrienak eta nazinoarteko bilakaerea ezagutzeko. Gainera, sektoreko profesionalen prestakuntzea hobetzeko aukerea be bada, jasangarritasuna, teknologia, enpatia eta produktu eta zerbitzuen barrikuntzearen arloetan.

Sopelako Udalak surfari lotutako turismoari buruzko 'Surf Bussines Meeting' antolatu du

Ekintzaren antolatzaileen ustetan aukera ona izango da abian jarri diren ekimen berritzaile eta arrakastatsuenak, bai eta surfaren turismoak dituen joera berrienak eta nazioarteko bilakaera ezagutarazteko ere. Gainera, alorreko profesional berrien prestakuntza hobetzeko aukera ere izan liteke, jasangarritasuna, teknologia, enpatiaeta produktu eta zerbitzuen berrikuntza bezalako esparruetan.

Leer mas: http://www.europapress.es/euskera/noticia-sopelako-udalak-surfari-lotutako-turismoari-buruzko-surf-bussines-meeting-20160829140622.html

(c) 2015 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu