UPV/EHUko eskola-ontziak, Saltillok, bere ateak edegiko ditu nahi daben guztiek ontzia bisitau deien Bermeon
2016-08-31 14:48 KultureaAbuztuaren 17tik irailaren 2ra UPV/EHUko Saltillo eskola-ontziak ohikoa dan udako itsasaldia egiten dago euskal portuetan zehar; ondorioz, biharkoa izango da ontzia bisitetako azken aukerea.
Bermeon bere ateak edegiko ditu bihar, irailak 1, nahi daben guztiek belaontzia bisitau deien. Bisiten ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 19:00etara izango da. Abuztuaren 17tik irailaren 2ra UPV/EHUko Saltillo eskola-ontziak ohikoa dan udako itsasaldia egiten dago euskal portuetan zehar; ondorioz, biharkoa izango da ontzia bisitetako azken aukerea.
Mikel Lejarza kapitain dauen itsasaldi honetan, UPV/EHUko Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko ikasleek nabigazino praktikak egiten ditue. Horrezaz gan, bela mundua gizarteari hurreratzea eta antxinako belaontzi hau ezagutzera emotea be badira itsas ibilaldi honen helburuak. Horretarako, bidaian zehar, Saltillok bere ateak edegiten ditu nahi daben guztiek ontzia bisitau deien.
Saltillo 1932an eregi eben eta, urte bi aurrerago, Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak erosi eban. 1946tik 1963a arte Galindezek errege-familiari itxi eutson belaontzia. 1968an, Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoari itsasontziaren dohaintza egin eutson, eta 1998tik UPV/EHUko ontzi-eskola lez erabilten da.
Kostaldeko itsasaldi hau aurtengo udako bigarrena da, izan be, garagarrilean Bretainiako Brest eta Douarnenez-eko Itsasoko Jaialdian parte hartu eban Saltillo belaontziak. Lau egunez, eskola-ontzia beste 1.500 belaontzi klasiko eta tradizionalakaz batera nabegatzen ibili zan Brest-eko badian.
Egutegia eta ordutegia
Abuztuak 31: Mutriku – Bermeo.
Irailak 1: Ate edegiak Bermeon.
Irailak 2: Bermeo – Santurtzi.
Bisiten ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 19:00etara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!