Tene Mujika bekan parte hartzeko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2016-09-01 12:38   Kulturea

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak emoten dabe bekea, Euskal Herriko oraintsuko historiaren ganeko liburuen proiektuak bultzatzeko.

Dagoeneko, 11. edizinora heldu da Tene Mujika bekea. Zabaldu barri dan deialdiko oinarrietan azaltzen danez, azken 60-70 urteetan Euskal Herriko historian nabarmena izan dan persona, talde, mobimentu edo gertakari baten ganeko liburuak idazteko proposamenak aurkeztu leitekez. Biografiak, kronikak, erreportajeak, alkarrizketak zein ikerketak izan leitekez. Fikzinoa ezin da izan, baina jazoerak modu literarioan landu ahal izango dira.

Era berean, euskal literaturea aberasteko helburua be badauka bekeak. Horregaitik, euskeraz idatzitako liburuak baino ez dira onartuko. Aurretik saritu bako lanak izango dira.

Abenduaren 11ra arteko epea daukie hautagaiek euren proposamenak Debako Udalera bialtzeko. Alberto Barandiaranek, Idurre Eskisabelek eta Elixabete Garmendiak osotutako epaimahai batek erabagiko dau saria nori emon. Testuaren kalidadea eta gaiaren interesa aintzat hartuko ditue epaimahaikoek. Irabazleak 6.000 euro jasoko ditu liburua idaztearen truke eta Elkar argitaletxea arduratuko da berau plazaratzeaz.

Igaz, Miren Garateri emon eutsien Tene Mujika bekea, krisi ekonomikoak Euskal Herrian eragindako ondorioen ganeko lanari esker. Laster argitaratuko dabe. Orain arte, Josu Martinezen Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak izan da bekearen bidez argitaratutako azken liburua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu