Bideodromo, bideo eta zinema esperimentalaren jaialdia, irailean BilbaoArten

Bizkaie! 2016-08-31 09:57   Zinemea

Formatu eta genero ugaritako lan esperimentalak ikusi ahal izango dira BilbaoArte galerian, irailaren 9tik.  Film finalistak hilaren 26an proiektauko ditue.

Julie Nymann-en 'Walking in the mind' filmak 2012an parte hartu eban | Ikusi handiago | Argazki originala

Ikus-entzunezko esperimentazinoaren alorrean gaur egun dagozan askotariko jokerak euskal publikoari hurreratzea eta bikaintasun artistikoari lekua egitea dira Bideodromo jaialdiaren helburu nagusiak. Aurtengo edizinoa irailaren 9tik 26ra bitartean egingo dabe. Proiekzino guztiak BilbaoArteren Urazurrutia kaleko egoitzan izango dira, doban.

Hilaren 9, 12, 16, 19, 23 eta 26an egingo dabe jaialdia. Egun bakotxerako sesino bikotxa antolatu dabe: Lehenengoa arratsaldean, 17:00etan, eta iluntzeko 19:00etan bigarrena. Azken egunean, 26an, epaimahaiak aukeratutako pieza finalistak erakutsiko ditue.

Parte hartuko daben obren artean, fikzinozko zein ez-fikzinozkoak dagoz. Saiakereak, dokumentalak, ikus-entzunezko arteak eta animazinoak be lekua daukie. Bideoa zein beste formatu batzuk onartzen ditue antolatzaileek eta, iraupenaren aldetik be, ez dago mugarik. Azken finean, pieza guztiak batzen dituan ezaugarria esperimentazinoa da.

Bideodromo jaialdiaren programea biribiltzeko, zinema esperimentalaren inguruko tailer parte-hartzaile bat gidatuko dau Benjamin Zuber alemaniarrak. Hain zuzen be, igazko Bideodromoko irabazlea da Zuber. Irailaren 20an eta 21ean egingo da tailerra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu