Euskal filmak protagonista dirala, badator Donostiako Zinemaldia

Bizkaie! 2015-09-18 12:06   Barriak

Joan diran urteotako goranzko jokereari segiduta, euskal zinemagintzeak emondako hainbat harribitxik lekua eukiko dabe Donostiako Zinemaldiaren 63. ekitaldian. Nabarmenena, duda barik, Asier Altunaren Amama izango da. Euskerazko film hori sail ofizalean lehiatuko da, igaz Loreakek zabaldutako arrastoaren atzetik. 22 film lehiatuko dira Urrezko Maskorraren bila. Ganera, ohiko sailak ez dira faltauko. Emily Watsonek Donostia Saria jasoko dau. Horrek guztiak zinemearen munduko uriburu bihurtuko dau Donostia, irailaren 18tik 26ra.

Joan diran urteotako goranzko jokereari segiduta, euskal zinemagintzeak emondako hainbat harribitxik lekua eukiko dabe Donostiako Zinemaldiaren 63. ekitaldian. Nabarmenena, duda barik, Asier Altunaren Amama izango da. Euskerazko film hori sail ofizalean lehiatuko da, igaz Loreakek zabaldutako arrastoaren atzetik. 22 film lehiatuko dira Urrezko Maskorraren bila. Ganera, ohiko sailak ez dira faltauko, Zabaltegi eta Zinemira berbarako. Emily Watsonek Donostia Saria jasoko dau. Horrek guztiak zinemearen munduko uriburu bihurtuko dau Donostia, irailaren 18tik 26ra.

Euskal Herriko zinemagile zein produktoreek egindako film ugari egongo dira aurtengo zinemaldian. Igaz Jon Garaño eta Joxe Mari Goenagaren Loreak lanak bide barria zabaldu eban, sail ofizialera euskerea heltzea lortu ebelako eta, aurten, barriro errepetidu da albiste hori. Oraingoan, Asier Altunaren Amama lehiatuko da Urrezko Maskorra irabazteko. Baserria ardatz hartuta, tradizinozko munduaren eta gaur egunekoaren arteko kontrastea erakusten dau Altunaren hirugarren lan luzeak.

Euskal Herriko egilea daukien beste filmen artean, aitagarria da Lara Izagirreren Un otoño sin Berlin. Zinemearen munduan proiektu ugaritan ibili eta gero, lehenengo film luzea dakar Izagirrek. Donostian estreinauko dabe. Josu Martinezen Gure sorlekuaren bila dokumentala be proposamen interesgarria da. Produkzinoaren % 20 edo gehiago bertokoa daukien filmak Irizar saria irabazteko hautagai izango dira.

Sail berezietan, Japoniako zinema independente barriari buruzkoa aitagarria da. 2000 eta 2015. urteen artean bertako zuzendari gazteek egindako piezak batuko ditue. Ganera, Merian C. Cooper eta Ernest B. Schoedsack-i atzera-begirakoa eskainiko deutse Zinemaldiak. Zabaltegi sailean, aldiz, sailkatzen gatxak diran 24 pelikula proiektauko dira.

Horrenbestez, zinemea izango da protagonista Donostian irailaren 26ra arte. Inaugurazinoko saioan, Alejandro Amenabarren Regression filmak abiauko dau aurtengo eskaintzea eta, guztira, 200 titulu eukiko ditue zinemazaleek aukeran.

Bestetik, Bagera euskera alkarteak iragarri dau, Zinemaldiko hizkuntza erabilerea neurtuko dauela, aurreko edizinoetan egin dauen legez. Zinemaldian antolatzen diran proiekzino eta jardueretako azterketa ahalik eta zehatzena egin nahi dabe, batez be euskereak hartzen dauen lekuari begira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu