Jon Maiak irabazi dau Gipuzkoako txapelketako lehen final zortzirena

Bizkaie! 2015-09-21 10:20   Bertsolaritzea

Jon Maiak irabazi dau Beasainen jokatu dan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen saioa. Beraz, Maia zuzenean sailkatu da urriaren 31n Zestoan jokatuko dan final laurenetako saiorako, Alaia Martin eta oraindino erabakiteko dagozan beste lau bertsolarigaz. Maiaren atzetik, Ane Labaka eta Iñigo Mantzizidor Mantxi sailkatu dira.

Beasaingo Usurbe antzokia ganezka egoala, 350 bertsozale inguruk jarraitu eben saioa. Leihatilak 16:00etan edegi zituen aurrez saldu barik egozan sarrerak saltzeko eta bost minutuan guztiak amaitu dira.

Sailkapena:

Jon Maia Soria:    456,5 puntu; Ane Labaka Mayoz: 444; Iñigo Mantzizidor Larrañaga Mantxi:    427; Beñat Iguaran Amondarain: 420; Eli Pagola Apezetxea: 420; Haritz Mujika Lasa: 409.

Hurrengo saioak:

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketeak hurrengo asteburuan izango dau jarraipena. Bi saio jokatuko dira: zapatuan, Azpeitiako Soreasu antzokian Amaia Iturriotz, Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo eta Unai Mendizabalegaz. Domekan, barriz, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean izango da saioa, Aitor Irastortza, Beñat Lizaso, Gorka Azkarate, Maider Arregi, Mikel Artola eta Xabier Sukia bertsolariakaz. Bata zein bestea, arratsaldeko 17:30ean hasiko dira.

Aitatu bi saioetarako sarrerak salgai dagoz: www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu