Verdi eta Pucciniri eskainitako saioa, martitzenean Arriaga Antzokian

Bizkaie! 2015-09-21 13:07   Musikea

Andeka Gorrotxategi tenorearen eta Carmen Solis sopranoaren ahotsean entzun ahal izango dira konpositore italiar bien aria ezagunenetako batzuk, Bilboko Arriaga Antzokian antolatu daben emonaldi berezi horretan. Ruben Fernandez Agirre maisuak lagunduko deutse pianoan. Irailaren 22an, martitzena, egingo dabe saioa. Historiako konpositore handienetako bi omentzea da asmoa eta operako artista gazteen talentua erakustea.

Andeka Gorrotxategi tenorearen eta Carmen Solis sopranoaren ahotsean entzun ahal izango dira konpositore italiar bien aria ezagunenetako batzuk, Bilboko Arriaga Antzokian antolatu daben emonaldi berezi horretan. Ruben Fernandez Agirre maisuak lagunduko deutse pianoan. Irailaren 22an, martitzena, egingo dabe saioa, 22:00etan. Historiako konpositore handienetako bi omentzea da asmoa eta operako artista gazteen talentua erakustea.

Andeka Gorrotxategi abadiñarra eta Carmen Solis extremadurarra indar handia hartzen dabilzan lirikako artista bi dira, Arriagako arduradunen esanetan. Martitzeneko emonaldian, bien ahotsak aria ezagunak interpretetan entzun ahal izango doguz. Giuseppe Verdi (Busetto, 1813-Milan, 1901) eta Giacomo Puccini (Lucca, 1858-Brusela, 1924) konpositore handien operetatik ataratako piezak aukeratu ditue. Ruben Fernandez Agirrek joko dau pianoa, tenorearen eta sopranoaren ahaleginari laguntzeko.

Aria batzuetan, bakarka jardungo dabe Gorrotxategik eta Solisek. Beste batzuetan, bien ahotsek bat egingo dabe. Programan aurrikusitakoaren arabera, Verdiren Attila edo Otello lako operetako zatiak entzun ahal izango dira. Pucciniren Madama Butterfly eta Tosca be sartu ditue egitarauan. Emonaldia gaueko 22:00etan hasiko da eta sarrerak salgai dagoz Arriaga Antzokiaren webgunean zein txarteldegian, 9,50 eta 32 euro artean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu