ETB1 Nafarroa osoan ikusi ahal izango da gaurtik aurrera
2016-09-22 11:11 KultureaLurreko telebista digitalaren bidez, Nafarroa osoan ikusi eta entzun ahal izango dira euskerazko ETB1 katea eta hiru irratiak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Gaztea).
Vaughan kateak haren telebista lizentziari uko egin ostean, eremu autonomikoko 26. multiplexaren bitartez, lurreko telebista digitalaren bidez, Nafarroa osoan ikusi eta entzun ahal izango dira euskerazko ETB1 katea eta hiru irratiak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Gaztea).
ETB2 eta ETB3, barriz, eremu lokaleko multiplexen bidez, hau da, ETB2 eta ETB3 tokiko telebistentzako 5 multiplexetan dagozan kanaleen bidez emitiduko ditue (Iruña, Tafalla, Lizarra, Zangoza eta Tuterako barrutietan). Hori guztia posible izango da Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzeak 2016ko garagarrilaren 15ean izenpetutako lankidetza-hitzarmenari esker.
Kontuak kontu, euskerazko katea Nafarroa osoan ikusiko da; ETB2, barriz, Iruñerrian, Tafallan, Estellerian, Zangozan eta Tuteran; ETB3 katearen kasuan, herrialde osoan ikusiko da baina Iruñerrian ez.
Aitatu bi gobernuen arteko akordioa lau urterako da baina Nafarroako Gobernuak eskabide bi egin ditu honezkero: batetik, autonomia erekidegoko seinalea zabaltzeko bigarren multiplex bat jartea; bestetik, Nafarroari emondako autonomia erkidegoko multiplex digitalean sei kanal jartea. Holan, ETB2 eta ETB3 be Nafarroa osoan ikusiko litzatekez.
2014ko abenduan, ETB Nafarroan ikustearen aldeko mozinoa onartu eban Iruñeko Parlamentuak. Igazko urritik egoan ikusgai ETB Iruñerrian lurreko telebista digitalaren bidez baina aurtengo martian, LTD bidezko emonaldia bertan behera ixteko agindu eban Espainiako Gobernuak, UPN alderdiak eskatuta. Pasa dan garagarrilean, barriz, ETB Nafarroan ikusi ahal izateko ituna sinatu eben Eusko Jaurlaritzeak eta Nafarroako Gobernuak.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!