IV. Komiki Digitalen Lehiaketearen sariak banatu ditue

Bizkaie! 2016-10-03 11:47   Kulturea

Azkue Fundazinoak Saure argitaletxeagaz alkarlanean antolatzen dau Komiki digitalen lehiaketea.

Aurten, laugarren edizinoan, 1354 ikaslek hartu dabe parte. Lehiaketan ikasleek euskerea eta teknologia lotzen dituen gai bat landu eta edukiakaz komiki digital bat sortzen dabe.

Ana de Castro, Bizkaiko Foru Aldundiko euskera zuzendariak, Iurdana Acasusok, Azkue Fundazinoko zuzendariagaz batera, pasa dan zapatuan, banatu ditue komiki digitalen lehiaketearen sariak Euskararen Etxean.

Komiki digitalen tailer eta lehiaketa hau, Euskerearen Etxera bisitan datozen ikastetxeetako taldeakaz jarduera osogarri moduan eskaintzen da. Ikasle taldeak Euskerearen Interpretazino Zentroa bisitau eta ondoren tailer praktikoa izaten dabe, beti euskerea eta teknologia buztartzen dituana.

Tailerrotan Lehen Hezkuntzako 5. maila eta Batxilergoaren arteko ikasle taldeek parte hartu dabe. Lehiaketea kategori bitan banatuta dago: lehenengo kategoriako taldeek, LH 5 eta 6.mailakoak eta DBHko 1go eta 2. mailakoak gai honeek landu ditue: Euskerea interneten, Pribatutasuna sare sozialetan eta Smartphonen erabilerea. Eta 2. kategoriako taldeek, DBH 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1go eta 2. mailako taldeek gai honeek landu ditue: Pribatutasuna sare sozialetan, Creative Commons eta edukien partekatzea eta Sexting-a.

Talde bakotxak aitatu gaiotako bat landu dau, begirale baten laguntzaz eduki orokorrak aztertuz eta ondoren, sormenari eutsiz, proponiduten jaken komiki digital baten bunbuiloak osotu behar izan ditue bikoteka.

Edizino honetan 145 lantegi izan dira, 63 ikastetxeetatik etorritako 3486 ikaslek hartu dabe parte eta danetara 1354 lan aurkeztu dira. Sarituak, barriz, 12 lan izan dira eta, beraz, 24 irabazle dagoz. Sarituen izenak eta informazino gehiago hemen.

Sariei jagokenez, irabazle bakotxak komiki sorta bat eta tablet bat jaso dau (7 eta 10 hazbeteko tabletak, neurri eta modelo desbaradinak kategoriaren arabera). Ganera, irabazleek euren lanak onlineko plataforma baten ikusteko aukerea izango dabe.

Azken buruan, Indira Landera, Iñigo López eta Arantzazu Aizpurua izan dira epaimahaikide laugarren edizino honetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu