Amaia Barrena eta Julian Borao bizkaitarrek poesia liburuak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2016-09-30 08:25   Kulturea

Julian Boraoren Días pares e impartes (L.U.P.I. arg.) eta Amaia Barrenaren Cafeína para insomnios promiscuos (L.U.P.I. arg.),  poeten banakako lehenengo lanak dira.



Bilboko Udaleko Kultura Saila
ren esku dagoan Bidebarrieta Kulturguneak poesia liburu biren aurkezpen ekitaldia jaso dau asteon: Días pares e impartes (L.U.P.I. arg.) eta Cafeína para insomnios promiscuos (L.U.P.I. arg.), Julián Borao eta Amaia Barrena poeten banakako lehenengo lanak dira, hurranez hurran. Poeta biak Noches Poéticas arte eta kultura alkarteko kideak dira.

Julián Borao García (Burtzeña-Bizkaia, 1955) Filosofia eta Letretan lizentziaduna da Deustuko Unibersidadean, eta irakaskuntzan ibili da 1979tik, hezkuntzako hainbat mailatan: Bigarren Hezkuntzan, Helduen Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, Hizkuntza eta Literaturea, Frantsesa eta Geografia eta Historia emonez. Nerabe zanetik idazten ditu poesiak, eta bere poemak Kantil (Donostia), Ámbito (Malaga), Alkaid (Valladolid) edo Zurgai (Bilbo) lako aldizkarietan argitaratu dira.

Hainbat poesia antologiatan hartu dau parte: Universos Diversos (Alaire arg., 2009), Las noches de LUPI en Portugalete (LUPI arg., 2012), Animales entre animales (Raspabook arg., 2014), Letras del Mediterráneo (Playa de Ákaba arg., 2016), Contra. Poesía ante la represión (Murtzia, 2016). Horrezaz gan, umeentzako ipuin bat be argitaratu dau Juntos por un sueño (Tierra de nubes arg.) antologian. 2010ean Óscar Alberdi (1966-2011) poeteagaz batera, Noches Poéticas de Bilbao sortu eban, poesia zabaltzeko, egile barriak ezagutarazoteko eta ohiko bilera guneetan poesiaren inguruko espazioa garatzeko helburua dauen eta tabernetan eta lokaletan gauzatzen dan poesia-musika ekimena.

Amaia Barrena (Bilbo, 1989) poeta gazteari jagokonez, Historia irakaslea da, eta hainbat sari jaso ditu bere kontakizunakaitik, maitasun poesiak eta, batez be, poemakaitik. Azkenengo sariak, Centro de la Mujer Urbanización Mediterráneo (Cartagena, 2016) izeneko poesia lehiaketan, Una víbora aprendiendo a gatear poemeari esker, eta XXII. Certamen de Cartas de amor y Desamor de Almúñecar (2016) izenekoan El asma que el correcaminos provocó al coyote poemeagaz jasotako bigarren sariak dira.

Bidebarrieta Kulturgunea, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuak eta literaturea zabaltzea dauen gunea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu