'Plazarik Plaza' programeak folkorez beteko ditu Basurtuko auzoak

Bizkaie! 2025-09-17 11:18   Kulturea

Udal Txistulari Bandeak Oinak astinduz eskainiko dau irailaren 25ean.

Irailaren 25etik, eguenetik, 27ra, zapatura, kalejirak, alardeak eta bestelakoak eskainiko dira. Bilboko Udalak atondu dau aurten be eta urian folklorea sustatzea dau helburu ekimen honek eta kalejirak, jantza-alardeak eta bestelako jarduerak eroango ditu Basurtuko kaleetara, herritarrek doban gozau deiezan.

Bilboko Udalak bultzatutako 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoan jasotako arlo estrategikoen garapenaren barruan kokatzen da programa hau: kulturea uribilduaren kohesino eta eraldaketa sozialerako elementutzat hartzen da. Holan, hurbileko kultura sarea indartu nahi da, barrutietako kultura-jardueren deszentralizazinoa sustatuz.

Plazarik Plaza Beti Jai Alai Jantza Taldeagaz alkarlanean atonduda; talde hori Basurtu auzoko herri sentimendutik sortu zan eta sortu zanetik, Euskal Herriko jantza, ohitura eta errituak ikertu, ikasi, jagon eta zabaltzeko konpromisoa hartu dau.

Programazinoa

Plazarik Plaza jaialdiaren edizio honi hasieera emateko, Udal Txistulari Bandeak "Oinak astinduz" eskainiko dau irailaren 25ean, eguenean, 18:30ean. Ikuskizuna Sabino Arana kaleko 50ean izango da.

Barikuan, irailaren 26an, Sabino Arana 50ean, arratsaldeko 20:00etan Meñakoz Jantza Taldeak Suak: sorginen irrintzia eskainiko dau.

Irailaren 27an, zapatuan, 13:30ean, Beti Jai Alai Jantza Taldeak musika eta jantza ikuskizuna eskainiko dau Basurtuko kaleetan zehar, nahi daben guztiak jantzan hasi daitezan.

Arratsaldean kalejirea egingo da auzoko kaleetatik 18:30etatik aurrera, Beti Jai Alai Jantza Taldeak eta Rosa del Azafrán Toledoko taldeak gidatuta. Arratsaldeko 19:00etan talde biek jantza alardea eskainiko dabe Sabino Arana kaleko 50ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu