Udagoieneko Ostera 2016 zemendiaren 5ean hasiko da

Bizkaie! 2016-11-02 13:14   Musikea

Aurten Lurrak ikuskizuna, Korrontzi taldea, Ken Zazpi, Anje Duhalde, Niko Etxart, Willis Drummond eta Inoren Ero Ni izango dira zirkuitu honetan.

Ana de Castro eta Lorea Bilbao (Bizkaiko Foru Aldundia) eta Jasone Mendizabal (Tooagunea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Hamazazpi urte bete barritan, badator, ostera, euskerazko kultur zirkuituaren beste edizino bat. Euskaltzaleen Topaguneak zuzeneko bost emonaldi antolatu ditu, zemendiaren 5etik abenduaren 22ra bitartean.

Gaur izan da, hain zuzen, aurtengo kultur zirkuituaren aurkezpena, Bilbon. Bertan izan dira Euskaltzaleen Topaguneko zuzendaria, Jasone Mendizabal; Bizkaiko Foru Aldundiko euskera eta kultura diputadu, Lorea Bilbao eta Ana de Castro, Aldundiko euskera zuzendaria.

Arrigorriagan eta Markina-Xemeinen izango dira aurtengo lehenengo bi ikuskizunak, zemendiaren 5ean. Zallan eta Bilbon izango dira beste hiru emonaldiak eta abenduaren 14an, barriketaldia izango da Bilboko Kafe Antzokian, Willis Drummond taldeagaz.

Zemendian eta abenduan, Udagoieneko Osterak  euskeraz kulturaz gozetako aukera bereziak ekarriko deuskuz, alkarregaz disfrutetako edo, zergaitik ez, nork bere buruari opari bat egiteko. Aurten Lurrak ikuskizuna, Korrontzi taldea, Ken Zazpi, Anje Duhalde, Niko Etxart, Willis Drummond eta Inoren Ero Ni izango dira zirkuitu honetan.

Sarrerak: Interneten, Kutxabanken kutxazainetan eta aretoetan erosi daitekez. Willis Drummond eta Inoren ero ni taldeen kontzertuetarako, Kafe Antzokiaren webgunean edo ticketea webgunean be eskuratu daitekez.



Egitaraua:

    - Lurrak ikuskizuna. Markina-Xemeinen, zemendiaren 5ean.

    - Korrontzi. Arrigorriagan, zemendiaren 5ean.

    - Ken Zazpi. Zallan, zemendiaren 11n.

    - Anje Duhalde eta Niko Etxart. Bilbon, abenduaren 2an.

    - Willis Drummond. Bilbon, abenduaren 14an. Barriketaldia.

    - Willis Drummond eta Inoren ero ni.  Bilbon, abenduaren 22an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu