Sustrai Colinak irabazi dau Larresoron jokatutako Xilaba Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoan
2016-11-02 08:47 BertsolaritzeaSeikote honek kantauko dau Baionako Laugan, zemendiaren 12an ospatuko dan finalean: Sustrai Colina, Amets Arzallus, Odei Barroso, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus eta Xumai Murua.
Colinaren atzetik sailkatu dira Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua, Aitor Servier eta Ramuntxo Christy. Lau finalaurrekoetan bertsolari bakotxak ateratako puntuak batu ondoren erabagita gelditu da zein seikotek kantauko dauen zemendiaren 12an, Baionako Laugan ospatuko dan finalean.
Astegoienean, Larresoroko herriko gelan jokatu da aurtengo Xilaba Bertsolarien Txapelketako azken finalaurrekoa. Kantuan Aitor Servier, Eneritz Zabaleta, Odei Barroso, Ramuntxo Christy, Sustrai Colina eta Xumai Murua bertsulariek kantau dabe Maiana Irigoien gai-emoilearen eskutik. Saio ederra eskaini dabe han batu diran berrehun entzuleen gozamenerako.
Azken agurrak entzun eta, Maiana Irigoien gai-emoileak emon dau epaileen erabagiaren barri, hona zein izan dan:
1. Sustrai Colina, 429.00
2. Odei Barroso, 398.50
3. Eneritz Zabaleta, 390.00
4. Xumai Murua, 384.00
5. Aitor Servier, 380.50
6. Ramuntxo Christy, 365.50
Lau finalaurrekoetan bertsolari bakotxak ateratako puntuazinoak batu ondoren, seikote honek kantauko dau Baionako Laugan, zemendiaren 12an ospatuko dan finalean: Sustrai Colina, Amets Arzallus, Odei Barroso, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus eta Xumai Murua.
Ondoko hitzordua emonez amaitu da saioa, Baionako Laugan, zemendiaren 12an, arratsaldeko 17:00etan jokatuko dan finala gogoratuz. Ote Lore alkarteak eskainitako talo goxoak janez segidu dabe gaualdia bertsozaleek, herriko gelan berean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!