Euskaltzaindiak Iruñeko kaleen izendegiaren euskerazko bersinoa aztertuko dau
2016-10-18 10:54 Euskerea berbagaiKale-izendegiaren inguruko hizkuntza-aholkularitza zerbitzu horrek 12.000 euroko kostua izango dau eta uriko kale guztien izenak barne hartuko ditu.
Iruñeko Udalak Euskaltzaindiagaz kontratu bat sinatu dau honek Iruñeko kaleen izendegiaren euskerazko bersinoa aztertu daian. Kale-izendegiaren inguruko hizkuntza-aholkularitza zerbitzu horrek -holakorik egiten dan lehenengo aldia izango da- 12.000 euroko kostua izango dau (BEZ barne) eta uriko kale guztien izenak barne hartuko ditu. Datorren urteko bagilerako amaitzea aurreikusten da. Iruñeko Udalaren asmoa da kale-izendegia ofizialki onestea gaztelaniaz eta euskeraz.
Kontratu barri honen bidez, Euskaltzaindiak kaleen izenak aztertzeaz gan, hizkuntza-aholkularitza lanak egingo ditu, eta argitalpenen aleak Iruñeko Udalari emoteko konpromisoa hartzen dau. Ordainketa epe bitan egingo da; lehenengoa akademiak A eta H letren arteko kaleen izenak bai euskeraz bai gaztelaniaz jasoten dituan txostena emoterakoan egingo da, 2016ko abenduaren 31 baino lehen. Ganerako ordainketea txosten osoa eskura emoterakoan egingo da, 2017ko bagilaren 30a baino lehen.
Euskerearen legeak autortutako erakunde ofiziala hizkuntza arauak ezartzeko
Iruñeko Udalak Euskaltzaindiari enkargua emongo deutso kontuan hartuz 1986ko abenduaren 15eko Euskerearen Foru Legeak dakarrena: Foru Erkidegoan apliketakoak diran hizkuntza arauak ezartzeko, Euskaltzaindia izango da erakunde aholku-emoile ofiziala.
Ganera, espedienteagaz batera doan txostenak honako hau dakar: Euskaltzaindia euskal hiztunen komunidadeak ia bere osotasunean onartzen dauen izaera zientifikoko eta linguistikoko erakundea be bada eta horren esku ixten da euskerea ikertu eta jagotea, eta euskera batuaren eredua garatzeko proposamenak egiteko gaitasuna eta zilegitasuna autortzen jako, euskalkien ondarearen bizitasuna sustatzeko, eta, oro har, hizkuntzearen araztasuna, kalidadea eta batasuna behatu eta jagoteko izakera linguistikoko gomendioak eta ekintzak planteetakoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!