Amets Arzallusek irabazi dau Xilabako bigarren finalaurrekoa

Bizkaie! 2016-10-17 08:12   Bertsolaritzea

Izturitzen jokatutako saioan, Arzallus neba-arrebak izan dira jaun eta jaube: Amets  irabazle eta Maddalen bigarren. Hurrengo asteburuan, Xilabako finalurrekoetako bigarren itzulia hasiko da.

Bertsolariak, Izturitzeko saioan | Ikusi handiago | Argazki originala

Jente ugari batu zan zapatuan Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako bertsolari txapelketako saioa ikusteko, Izturitzeko Herriko Gelan. Finalaurrekoetako lehenengo itzuliko bigarren eta azken saioa jokatu zan. Gaur egungo Euskal Herriko txapeldunak abantaila handiz irabazi eban saioa eta finalean sartzeko aurrerapauso ederra emon.

Amets Arzallusek 363 puntu batu zituan eta haren arreba Maddalen Arzallusek 330,5. Hirugarren izan zan Eneritz Zabaleta, 323,5 puntugaz eta laugarren Maddi Sarasua sailkatu zan, 320gaz. Atzerago geratu ziran Nahia Sasco (302,5) eta Ramuntxo Christy (294,5).

Hurrengo asteburuan, finalaurrekoetako bigarren itzulia hasiko da. Lehenengo eta bigarren itzuliko puntuak batuta erabagiko da nortzuk egongo diran Baionako finalean. Hortaz, Amets Arzallusek abantaila polita lortu dau Izturitzeko saioko puntuazinoari esker. Halandabe, lehenengo itzuliko puntuazinorik onena Sustrai Colinak dauka, urriaren 8ko Baigorriko finalaurrekoan 388 puntu lortu zituan eta. Saio haretako Odei Barroso (361) eta Miren Artetxe (358,5) be ondo kokatuta dagoz bigarren itzulirako.

Aiziritzen jokatuko da bigarren itzuliko lehenengo saioa, zapatuan, urriak 22. Bertan kantauko dabenak honeek izango dira: Egoitz Zelaia, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua, Miren Artetxe, Nahia Sasco eta Sustrai Colina.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu