'Snowden'

Karolina Almagia 2016-10-18 10:13   Zinema kritikak

Aktibista bakarlariak sistema kapitalista boteretsuenaren kontra darabilen burruka prozesua kontetan deusku Stonek filman, ikuspegi epiko bat ardatz hartuta, zelan ez.

- Zuzendaria: Oliver Stone.

- Gidoia: Oliver Stone, Kieran Fitzgerald.

- Aktoreak: Joseph Gordon-Levitt, Shailene Woodley, Melissa Leo, Zachary Quinto, Tom Wilkinson, Rhys Ifans, Nicolas Cage, Timothy Olyphant, Scott Eastwood.

- Produktoreak: Open Road Films / Onda Entertainment.

- Iraupena: 134 min.

- Herrialdea: AEB.

- Generoa: Biografia, espioitzea.  

- Balorazinoa: 3/5

Edward Snowden kasua Oliver Stoni gustetan jakozan istorioen artean sartzen da bete-betean. Abertzale amerikar bat da, soldadua izandakoa, CIAn ibilitakoa eta AEBetako gobernuaren aldekoa. Baina heroi hori egun batean botere gehiegikeriaz jaubetzen da eta ordutik bere bizitza personala sakrifiketan dau munduari egia ezagutarazoteko. Aktibista bakarlariak sistema kapitalista boteretsuenaren kontra darabilen burruka prozesua kontetan deusku Stonek filman, ikuspegi epiko bat ardatz hartuta, zelan ez.

Ez dot esango interesgarria ez danik hemen kontetan dauen gehiena, batez be CIAko lan giroa eta goi mailako espioitza legalaren unibersoa, baina txispa baino zeozer gehiago falta jako pelikula honi. Emozinorik barik jarraitzen da Snowderen istorioa eta horregaitik apur bat luze egiten da. Azkeneko eszenetan benetako Snowden agertzen danean, fikzinoko personaia baino askoz interesgarriagoa dala konturatzen gara eta pentsetan dogu hobe izango zala Stonek dokumental bat egingo baeban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu