Zapatuan egingo dabe Euskal Herriko Jantzari Eguna, Baionan

Bizkaie! 2016-09-28 09:40   Kulturea

Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako, Zuberoako eta Lapurdiko jantzariak batuko dira Pelletiers-Barthes plazan, Euskal Herriko Jantzarien Biltzarrak azaldu dauenez.

Euskal Herriko txoko ugaritatik Baionara joango diran taldeek euren errepetorioko jantza berezienak erakutsiko ditue topaketa horretan. Egun osoko egitaraua atondu dabe antolatzaileek eta jantzazale guztiei bertara joateko deia egin deutsie.

Urriaren 1ean, goizeko 11:00etan hasiko da Jantzari Eguna, Pelletiers-Barthes plazan. Hainbat jantza ikusteko erea izango da, Euskal Herriko errepertorioaren erakusgarri. Adibidez, eguerdian Murtxikoen saioa egongo da. Arratsaldeko 16:00etan, harrerea egingo jake talde guztiei eta, ondoren, kalejirea egingo dabe Baionako erdiguneko kaleetatik. Emonaldi nagusia 17:30ean izango da eta, hori amaitzen danean, nahi daben guztientzat Larrain jantzea, jauziak, fandangoa eta Txulalai jantzatzeko aukerea egongo da.

Antolatzaileek ohartarazo dabenez, aire zabaleko ekintzak Pelletiers-Barthes plazan izango dira, baina euria balitz, Lauga kiroldegira aldatuko leukeez. Hain zuzen be, Laugan izango da gaueko afaria, parte-hartzaile guztientzat. Ondoren, erromeria bategaz biribilduko dabe egitaraua.

Urteroko hitzordua da Euskal Herriko Jantzari Eguna. Aurtengo edizinoan, Jantzarien Biltzarragaz batera, Orai-Bat Euskal Kultura Taldeak parte hartu dau antolakuntzan. Era berean, erakunde ugariren babesa dauka topaketeak, adibidez Donostia 2016rena eta EHUren Mikel Laboa katedrearena.

2016/10/01 Egun guztian

Baionan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu