Abenduan kaleratuko dau Hesian taldeak disko barria

Bizkaie! 2016-09-23 13:07   Musikea

Hesian taldea urrian bertan sartuko da estudioan euren zazpigarren lana izango dana grabetan eta honek abenduan bertan ikusiko dau argia, Durangoko Azokan, hain zuzen bere.

Hilaren 17an, Urretxun birako azken kontzertua emon ostean, gaur zabaldu da albistea, aurten, abenduaren 2tik 6ra izango dan Durangoko azokan, Sakanako Hesian taldeak disko barria kaleratuko dauela, hain zuzen be. Urrian bertan sartuko dira estudioan euren zazpigarren lana izango dana grabetan eta honek abenduan bertan ikusiko dau argia, Durangoko Azokan, hain zuzen bere.

Aldi berean, Hesian taldearen 10. urteurrena ospatzeko asmoagaz, abenduaren 4an, oso berezia izango dan kontzertua eskainiko dabe Durangoko Plateruena antzokian. 10 urte, 11 konbidadu lelopean; kontzertu berezi horretan hainbat lagun eta musikarien kolaborazinoak izango ditu alboan taldeak. Hona hemen, parte hartuko daben artista batzuen izenak: Xabi Solano (Esne Beltza), Pello Reparaz (Vendetta), Naroa Gaintza (22M2), Ines Osinaga, Xagu (Iheskide), Jony (Kaotiko) eta Aguayiko (Kaotiko, Puraposse).



Hurrengo asteetan, ganerako konbidaduen izenak argitaratuko dira eta sarrerak be laster salgai jarriko ditue.


Hesian

2006ko udabarrian ekin eutsien proiektuari Etxarri Aranatzeko (Nafarroa) entsegu lokal batean, Rancid, Blink 182 edota No use for a name lako taldeen bersinoak eginez eta apurka-apurka, euren kantu propioak sortzen be hasi ziran. Uda haretan, hesian taldeak lehenengo kontzertua eskaini eban Etxarriko gaztetxean. Ordutik hona, 500 kontzertu baino gehiago emon ditu taldeak Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo be bai (Katalunia, Madril, Londres, Milan...) eta estudioko 5 disko (Maite dugu, 2007; Herriaren oihua, 2008; Borrokatu eta irabazi, 2010; Hitzetik, 2011; Hegalak Astinduz, 2014) eta zuzeneko CD/DVD bat (Hemen eta orain, 2013) kaleratu ditue.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu