Astegoienean hogei bat artista barri batuko dira Bilbon Explora jaialdia zabaltzeko ekitaldian

Bizkaie! 2016-09-23 09:01   Kulturea

Zorrotzaurreko Open espazioan, astegoien honetan, irailaren 24an eta 25ean, EXPLORAContrastes jaialdia izango da, Ideiak Martxan lehiaketan saritutako zortzi ekimenetako bat.

Bilboko Udalak antolatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak baestutako Ideiak Martxan lehiaketan saritutako zortzi ekimenetako bat da EXPLORAContrastes.

Vita kolektiboak sustatutako #EXPLORAContrastes jaialdian proposamen artistiko barri eta ibiltari batzuk ikusi ahal izango dira. Euskadiko 20 bat artista gazte ezezagunen topagunea izango da, ibilbide artistikoak oraindino garatze-bidean dituen 20ren bat artista gazteren topagunea. Explora jaialdian lekua dabe arte eszenikoek, soinu-arteak, instalazinoek, bideoarteak, argazkigintzeak eta pintureak. Horren guztiaren osogarri musika-emonaldiak izango dira Open espazioan. Gai bakarra izango dabe: kontrasteak.

Explora Madrileko Off Limits espazioan sortu eben 2013an. Hurrengo urtean Bilbora etorri zan, Zorrotzaurreko ZAWP espaziora. Hortik 2016an Open espaziora joan da, hori izanik Bilbon arte garaikidearen topagune eta adierazpen-lekua.

Zenbait adierazpen artistikotan oinarritutako proiektuak Zorrotzaurren erakutsiko dituen artista gazteak honakoak dira:

Argazkigintzan:

- Cristina Pérez Lareo: Diptiko fotografikoen bidez zentzumenez eta pertzepzinoez jolastu nahi izango dau, eta, aldi berean, ikusleari iradoki besterik egiten ez jakozan istorio labur-laburrak kontau.

- James McSherry: Tierra de nadie lanaz artisteak ikuslea hutsunearen aurrean jarriko dau, irudi zatikatuetatik abiatuta berreraikuntza sozialeko ariketea egin daiann.

- Leire Baztarrica: AEBetako aurreko euskal diasporeari buruzko argazkiak.

- Oihane Amurrio: Paper fotosentiberan eta argiagazko jolasean oinarrituta, argazki abstraktu batzuk erakutsiko ditu.


Pinturan:

- Inés Laresgoiti: Mexikon bizi dan laudiotar honek Tú tan pendejo, yo tan gilipollas fanzinea ekarriko deusku. Ego eta sentimenduen jolas azkarra, kontrastea abiapuntu dauena. Dualtasun inkontzienteak agirian geratzeko prest dagozanak.

- Maite Pinto: Familiaren artxiboko irudi baten bidez, gizartean familiaren tradiziozko ikusmoldean eta ohituretan gertatu diran aldaketez hausnarketea egingo dau Maitek.


Ilustrazinoan:

- Gorka Olmo: Poparen eragin txikiak dituala, artisetak proiektua kultura herrikoian eta espazio zarratuetan oinarritzen dau.


Bideoartean:

- Endika Basaguren: Bideo-instalazino bat jarriko dau abian. Horrek proiekzino bat eta zoruan apurtuta dagozan koadro batzuk izango ditu. Artisteak itsasotik helarazo nahi izango deusku bere obra, baina olatuek suntsitu egiten dabe.

- Oihane Iraguen: Martha Roslerren Semiotics of the Kitchen lanean oinarrituta, bilbotarrak piezea berregin nahi izango dau, lexiko informatikoa erabiliz.


Arte eszenikoetan:

- IEATA jantza kolektiboa: MugaIN eszenaratuko dabe. 2016an hasitako proiektu hori, denporeak aurrera egin ahala, aldatu eta behin eta barriro lehenengo egoera onera itzuli egin da.


Workshops:

- Nuevos sonidos (Enrique Hurtado eta Jesús Jara): Iraupen laburreko konposizino algoritmiko batzuen bidez ikustekoak proiektauko ditue denpora errealean eta zuzeneko kodeak erabiliko ditue.

- Mediación entre Arte y Público (Ana Corrales Heras): Helburua ikasteko espazioak sortzea da. Horreetan artea eta filosofia pizgarriak izango dira personen arteko sinergiak eta ahalmen kritikoa indartzeko.

- Fanzines (Helena Di.Di): Arpegiak, personak eta egoerak marrazten ditu Helenak. Horretarako lerro tenkatuak eta dardaratsuak nahasten ditu.


Instalazinoen sormen artistikoan:

- Hibernando Estudios: Instalazinoei jaialdiaren kontzeptua, hau da, kontrastea, badarie, kolektiboak bere helburua lortu dau. Eta horretarako argiztapen bat sortu beharra dauka.


Musikan:

- Franco (elektro punka): Haren ezaugarrien artean kutsatzen diran erritmoak eta gaztelaniazko berbak dagoz.

- Boogie riders (bluesa): Rock ‘n’ roll eta blues garbi-garbia egiten dauen banda hau Jimi Hendrix, Stevie Ray Vaughan edo Led Zeppelinen bersinoak joten hasi zan eta hortik euren kantuak konposatzeraino heldu ziran.

- Moon Shakers (garaje rocka): Gai errazak, soinu gordinak eta gozotasunetik amorrura doazen ahotsak dituenak.

- Vanessa Dubos (elektronikoa): gogoko dituan estiloen artean Un-disco, Dance, Tropical house eta pop musikea dagoz.


Ideak Martxan: Bilboko bizitza soziala aberastea gazteen ikuspegitik

Bilboko Udalak sustatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako Ideiak Martxan lehiaketearen helburua da Bilboko gazteen eta gazte-taldeen ekimen sortzaileen garapenari laguntzinoa emotea, uriko bizitza sozialean eta kulturalean parte hartu eta bertan lagundu deien. Lehiaketa horren bidez, Udalaren helburua da 18 eta 35 urte bitarteko gazte bilbotarrek beren proiektuak garatzen esperimentetea eta ikastea.

Saritutako ekimenen buruak gazteak dira eta hainbat alorretakoak dira: poesia, artea, musikea, balioak edo jasangarritasuna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu