Euskal zinemea sustatu eta euskerazko zinemea Frantzian eta Iparralden zabaltzeko hitzarmena sinatu dabe
2016-09-14 15:48 ZinemeaLurraldetasunaren aldetik, mugak gainditzea dakar; euskal zinemearen edo euskerazko zinemearen banaketan aurrera pausu handia da; sektoreko profesionalen lana balioan jarten da; eta, batez be, gure profesionalek egiten daben lana zabaltzeko bidea jarri da.
Zineuskadi, euskal ikus-entzunezko sektorea sustatu eta indartzen dauen alkarteak eta Euskal Kultur Erakundeak - Institut Culturel Basquek, euskal kulturearen zabalkundea babesten dauen alkarteak hitzarmena sinatu barri dabe, euskal zinemea sustatu eta euskerazko zinemea Frantzian eta Iparraldean banatu eta zabaltzeko. Alderdi bien arteko erakunde mailako hartu-emonen barruan, zabalkundearen arloan lankidetzea ezarri ahal izateko indarrak batzea autortu dabe 2016ko abendura arte.
Eusko Jaularitzeak lurralde horretan euskerearen erabilerea indartzeko sinatu dituan beste akordio batzuen jarraipena litzake alkarte biek orain sinatutakoa. Zineuskadirentzat eta Euskal Kultur Erakundearentzat - Institut Culturel Basquentzat hitzarmena estrategikoa da.
Alde batetik, lurraldetasunaren aldetik, mugak gainditzea dakar; euskal zinemearen edo euskerazko zinemearen banaketan beste pausu bat emotea ahalbidetzen dau; sektoreko profesionalen lana balioan jarten da; eta, batez be, gure profesionalek egiten daben lana zabaltzeko bidea jarri da.
Bestalde, euskerearen erabilerea bermatzen eta sustatzen dau; sustapen horretan zinema mundua sartzen dau; euskal zinemearen zirkuitua zabaltzen dauen neurrian, neurri berean euskerearen zirkuitua zabaltzen dau; Iparraldeko euskal hiztunei beste aukera bat eskaintzen deutse aisialdiari lotuta; eta, jakina, euskerearen normalizazinoan eragiten dau.
Azkenik, partaidetza honi esker euskal zinemearen edo euskerazko zinemearen ikusgarritasuna handituko da, film kopuru handia programauta Iparralden eta Frantzian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!