Kainaberak 20 urte

Bizkaie! 2016-09-15 09:01   Kulturea

Hamaika proiektu, berbaldi, jai, burukomin eta momentu pozgarri bizi izan doguz Kainaberan. Talde txikia izan da beti gurea, anitza eta asanblearioa. Kainaberako kideek emon deutsie kolorea eta izakerea Kainaberari.

Hogei urte pasau dira lehen batzar hareetatik; Elorrion irakasle ibilitako Manolo Martinezek bere ikasle ohiei deitu eta elorriar batzuk Kolonbiagaz hartu-emonak hasi zituenetik. Lehen pausuak Lourdesko Ama ikastetxeko gurasoen alkartearen bitartez egin ziran, eta gero taldea herrira zabaltzea eta lankidetza arloan jarraitzeko Gobernuz Kanpoko Erakunde bat sortzea erabagi zan.

Ordutik, hamaika proiektu, berbaldi, jai, burukomin eta momentu pozgarri bizi izan doguz Kainaberan. Talde txikia izan da beti gurea, anitza eta asanblearioa. Kainaberako kideek emon deutsie kolorea eta izakerea Kainaberari.

Ezagutu doguz Kolonbiako hainbat txokoren izenak, Tanzaniakoak, Errusiakoak, Nikaraguakoak... Munduko beste hainbat bazterretako errealidadera hurreratzeko jakinminez ibili gara, lankidetza eta justizia sozialeko jardunei begira. Gure txikitasunetik, ekarpenik egin ahal izan dogunean alkarlanak bilatu eta pausuak emoten ahalegindu gara, eta horretan jarraitzen dogu.

Gure inguruko personei esker gauzak errazagoak eta ederragoak izan dira. Eskerrik asko elorriar guztiei urteotan gure bidelagun izateagaitik!


20 urteko ibilbidea batzen dauen erakusketea iraileko bigarren hamabostaldian

Ez da erraza hogei urtetan jazotako guztiak laburtzea, baina urteurren borobilak horretarako atxakia emon deusku. Argazki zaharrak eta urteotako batzarren aktak izan doguz eskuartean, eta informazinoa eta argazkiak ordenau ostean, Iturri kultur etxean jarriko doguz, erakusketan. Erakusketea irailaren 19tik 30era egongo da ikusgai Iturriko erakusketa gelan, eta inaugurazinoa 19an izango da, 19:00etan.

Beste alde batetik, irailaren 28an, lankidetzeari buruzko mahai-ingurua izango da Lajwad, Caritas eta Kainaberako kideakaz. Hitzordua Iturri kultur etxean, 19:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu