Ekaitz Goienetxeak irabazi dau XIX. Igartza Saria

Bizkaie! 2016-09-14 11:58   Kulturea

Idazle gazteak laguntzeko antolatutako beka honetan, hamabost proiektu aurkeztu dira, eta Karramarroa trostan izeneko eleberri proiektua irabazletzat jotea adostu dabe Ana Jaka, Igor Estankona eta Peru magdalena epaimahaikideek.

Ekaitz Goienetxea izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Hemeretzi urte beteten ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpreseak, idazle gazteak laguntzeko antolatzen daben beka honek; deialdi honetan, hamabost proiektu aurkeztu dira, eta Karramarroa trostan izeneko eleberri proiektua irabazletzat jotea adostu dabe Ana Jaka, Igor Estankona eta Peru magdalena epaimahaikideek.

Gaurko personaiak eta 80ko hamarkadakoak, garai biak buztartzen dituan istorio batean, Bizkaiko itsasertzeko herri batean girotuta. Egungo gazteen ardurak eta arazoak ikusiko doguz, batetik, eta baita euren gurasoen belaunaldia markau ebenak be, ahots desbardinen polifonia landuko dauen teknikearen bidez, eta bizitzearen gorazarrea izan nahi dauen narrazino bat osotuz.

Ekaitz Goikoetxea Cereceda (Miarritze, 1982). Bermeon bizi da eta bertan lan egiten dau Talako Kantinan tabernari eta kultur programatzaile. Kazetaritzan lizentziatua da, euskerazko prentsan aritua, eta publizidade eta marketin lanak be egiten ditu, literatur sorkuntzaz gan. Ez dau bakarkako libururik orain arte, baina Gabriel Aresti ipuin sariketea irabazi dau, eta Eslovenian literatur egonaldi bat be egina da Beste Hitzak programeagaz


Igartza Sariaren aurreko irabazleak:

- Lehen urtean: Julen Gabiria: Connemara gure bihotzetan.

- Bigarren urtean: Xabier Etxeberria: Egun denak ez dira berdin. Jasone Osoro: Korapiloak (akzesita).

- Hirugarren urtean: Fernando Morillo: Ortzadarra sutan.

- Laugarren urtean: Unai Elorriaga: Van`t Hoffen ilea.

- Bostgarrena urtean: Julen Gabiria: Han goitik itsasoa ikusten da.

- Seigarren urtean: Asel Luzarraga: Karonte.

- Zazpigarren urtean: Karmele Jaio: Amaren eskuak. Peru Magdalena: Lile (akzesita).

- Zortzigarren urtean: Uxue Alberdi: Aulki bat elurretan.

- Bederatzigarren urtean: Jon Martin: Ero.

- Hamargarren urtean: Katixa Agirre: Habitat. Irati Jimenez: Nora ez dakizun hori (akzesita).

- Hamaikagarren urtean: Eider Rodriguez: Katu jendea.

- Hamabigarren urtean: Uxue Apaolaza: Mea Culpa.

- Hamairugarren urtean: Garazi Kamio: Beste norbaiten zapatak.

- Hamalaugarren urtean: Goiatz Labandibar: Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak

- Hamabosgarren urtean: Danele Sarriugarte: Erraiak.

- Hamaseigarren urtean: Mikel Ayllon: Ez tiro egin anbulantziei.

- Hamazazpigarren urtean: Unai Villena: Hauts haietatik.

- Hamazortzigarren urtean: Kattalin Miner: Kafe beteak (argitaratzeko).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu